LAS NOCHES DE LECTURA LECTURA

LES NUITS DE LA LECTURE

SOLASALDIA

,  TAILERRA

DATA

Urtarrilak 24, ostirala, eta urtarrilak 25, larunbata

ORDUA

Ostirala 24: 19:00 - 20:30h // Larunbata 25: 18:00 – 19:30h

ESPAZIOA

Ostirala 24: Bastida aretoa// Larunbata 25: TK201

SARRERA

Dohainik, aurrez izena emanda, lekua bete arte

2025eko urtarrilaren 24an eta 25ean, Centre National du Livrek (CNL) Les Nuits de la Lecture/Las Noches de Lectura ekimenaren 9. edizioa antolatu du.

Esparru horretan, Institut français de Bilbaok honako programa hau proposatzen du: emakumeek komikigintzan dituzten ahotsei buruzko mahai-inguru bat, ”Komikigintzako emakumeen ahotsak Frantzian eta Espainian”. izenburupean eta komikigintza sortzeko tailer bat, nerabeei zuzendua. Bi jarduerak frantsesez emango dira, itzulpenarekin.

Partekatu:

PROGRAMA

Urtarrilaren 24an, ostirala, 19: 00etan (1h30). Bastida aretoa

Elkarrizketa: “Komikigintzako emakumeen ahotsak Frantzian eta Espainian”. Elisabeth Casillas Marys Renné Hertiman eta Marika Vilarekin
Sarrera: Dohainik izena eman ondoren - Izena eman

Emakumeek komikigintzan Frantzian eta Espainian dituzten ahotsei buruzko mahai-ingurua, egileek bi herrialdeetan duten historiari, egungo erronkei eta inpaktu kulturalari buruz hausnartzeko gune bat irekitzeko aukera ematen duena. Nahiz eta gero eta ikusgarritasun handiagoa izan, komikigintzako emakumeek, bai Frantzian, bai Espainian, ikusezintasunari, genero-estereotipoei eta industriaren barruan botereguneetarako sarbiderik ezari aurre egiten jarraitzen dute. Aukera bat da eztabaidatzeko komikiak nola jarrai dezakeen eboluzionatzen emakumeen historiei ikusgarritasuna emateko bitarteko gisa, generoari, feminismoari eta giza eskubideei buruzko gaiak jorratuz.

Urtarrilak 25, larunbata, 18: 00etan (1h30) TK201 (Mediateka bbk)

Komikiak sortzeko tailerra: “Valerosas: Mujeres, beraiek nahi dutena egiten dutenak”.
Irakaslea: Coralie Segot.
Adina: 10-15 urte
Sarrera: Dohainik izena eman ondoren - Izena eman

Tailer honek Pénélope Bagieuk marraztutako emakume “adoretsuen” patu harrigarria esploratzea proposatzen du. “Nahi dutena baino egiten ez duten” emakume heroien istorioetatik abiatuta, parte-hartzaileek bizitza ibilbide apartak eta ausartak aurkituko dituzte. Helburua? Jatorrizko destino horietan inspiratzea bere komikia sortzeko eta benetako heroi bati buruz hitz egiteko.

logo institutofrances sinfondo