Ixone Sádaba -"Escala 1:1"

IXONE SÁDABA. “ESCALA 1:1”

ERAKUSKETA

DATA

2025eko otsailaren 6tik apirilaren 27ra

ORDUTEGIA

Asteartetik igandera, 11:00etatik 20:00etara (Apirilaren 21ean irekita)

ESPAZIOA

Erakusketa Aretoa

SARRERA

Dohainik

KOMISARIOA

Carles Guerra

Azkuna Zentroak 2025eko erakusketa-programa irekiko du Ixone Sádaba artistaren "Escala 1:1" proiektuarekin.

“Escala 1:1” lanean, Ixone Sádabak (Bilbo) ikerketa fotografikoa egiten du Lemoizko zentral nuklearraren ondare material, sinboliko eta politikora hurbiltzeko. Sekula abian jarri ez zuten konplexu haren hondarrek abandonu eta hondamen gupidagabearen zantzuak dituzte agerian. Desagertzeko zorian den hormigoizko eraikin izugarri handi honek bere historiaren geruza guztiak ditu nahasirik, baita bere osaera hondatua ikusita oraindik irudikatu daitekeen etorkizunarenak ere.

Zentralaren ingurunerako sarbidea itxita dago oraindik. Hala ere, landaretza indarrez hazten da esparruan. Ezinbestez hedatu da, indarkeria eta borroka zibilek markatutako historiaz blaituta dagoen leku honetan. Lemoiz herentzia gatazkatsu bati dago lotuta, eta horrek eutsi egiten dio bere irradiazio-ahalmenari. Horrekin guztiarekin, Carles Guerrak komisariatutako proiektu artistiko honek sarbide-politika berri bat irudikatzen du, zentralaren xedea eztabaida publikoan sartu nahian.

Ixone Sádabak lehengoratze-ariketa hau planteatzen du Lemoizko multzoa osatzen duten eraikuntzen zatiak benetako tamainan proiektatuz, Azkuna Zentroko aretoen barruan. Horretarako, zentralak Alhóndigaren barruan eratzen duen konplexuari dagokion 1:1 eskala sartzen du. Keinu horrek gonbit bat da, historiaz beteta dagoen eta begiradarekin ezin atzeman daitekeen leku horren neurgaiztasuna hausteko, eta hala ere aski handiak diren zatien bidez hautemateko.

Partekatu:

Ixone Sádaba_

Ixone Sádaba. "Escala 1:1"

1 - 5

Erakusketak gonbidatzen gaitu 1972 eta 1984 bitartean Basordasko kalan eraiki zen konplexuaren hormak eta ikuspegiak berregiten dituzten argazki-hartuneen sekuentzia batzuk ikustera –jarraibide zehatz eta laburrak jaso dituen operadore batek egingo lukeen bezala–. Horrela, erakusketa-aretoko horma nagusian proiektatutako irudiek proxy bat bezala funtzionatzen dute, ordezko baten gisa, eta hainbat hamarkadatan sarbide publikorako debekatutako espazio horretara hurbiltzen ditu bisitariak.

Lemoizen gaiari heltzeko berariaz pentsatutako gailu fotografiko espezifiko honekin, Ixone Sádabak jarraipena ematen die azken lau urteetan egindako ikerketan bildutako materialei. Argazkigintza industrialaren eta korporatiboaren erabileran oinarritutako lan zabala da, eta batera biltzen ditu zentralaren eraikuntzaren eta espazioaren hondakinen eta ingurunearen irudiak.

Era berean, proiektuaren barruan, 1974an obrak bisitatzeko eraikitako begiratokiaren erreplika bat dago. Jatorriz, Lemoizko instalazioetara doan errepidetik gertu dagoen gainalde batean egon zen, baina orain erakusketaren espazio nagusirako sarbidean altxatzen da, talaia gisakoa izan dadin. Behatoki pribilegiatua bere garaian, kapitalen metaketaren emaitza ziren gaitasun tekniko, politiko eta kognitiboen baturagatik.

ARTISTA & COMISARIOA

ERAKUSKETAREN SARRERA - IXONE SÁDABA. "ESCALA 1:1"

Ixone Sábada artistak “Escala 1:1″ erakusketari buruzko sarrera-bideoa.

AUDIO-GIDA

Visita ixone

BISITEN PROGRAMA

Azalpen-bisitak

Hogeita hamar minutuko sarrera-ibilbideak, erakusketa-gelan ikusgai den erakusketa testuinguruan kokatzeko.

Data: Otsailaren 6tik aurrera
Ordutegia: Ostegunero 18:30ean
Iraupena: 30min
Hizkuntza: Euskara eta gaztelania, eskariaren arabera. Hilabete bakoitzeko lehen ostegunean, bisita euskaraz izango da.
Edukiera: gehienez 20 pertsona bisita bakoitzeko, gidaz gain.
Edukiera minimoa: 4 pertsona
Sarrera: Dohainik aldez aurretik izena emanda.

Izen ematea 

ESKOLA PROGRAMA

TAILERRA - ENERGIA ETA NATURA: LEMOIZKO HERBARIOA

Data: 2025eko apirilak 11
Ordutegia: 11:00—13:00
Norentzat: DBHko 3. mailatik Batxilergoko. mailara
Hizkuntza: Gaztelania

Zer da energia? Zer harreman du naturarekin? Tailer honetan, energiaren sorrera aztertuko da prozesu natural gisa, eta, orobat, espezieen arteko kutsadura modura. Energia nuklearraren sorrerak huts egin duen aurrerapenaren ideia bat du oinarrian, Bigarren Mundu Gerratik jasotako ideia bat.

1984an Lemoizko zentral nuklearraren proiektua bertan behera utzi zutenean, naturaren entropiak lan neketsuari ekin zion hormigoiz estalitako lurralde hura lehen zegoen moduan uzteko.

Gaur egun zentral zaharrean dauden landareekin sortutako herbario batetik abiatuta, lantegi honetan, landareek argia energia bihurtzeko duten gaitasuna aztertuko da. Fotosintesiaren eta klorofilaren bidez, landareek eguzki-argia harrapatu, eta energia kimiko bihurtzen dute, eta hori funtsezkoa da haiek hazteko eta ekosistemarako.

Informazio gehiago

eskola Ixone

LAGUNTZAILEAK

logo veolia

Kreditu teknikoak:
Estudio-teknikaria: Alberto Lomas
Argazki-aholkularia: Erika Ede
Postprodukzioa: Olatz Blanco

Lankidetza bereziak:
Ignacio Rodríguez Tucho, Alicia Aza, Juan Andrade, Andoni Iturbe, Juan Pablo Orduñez (Mawatres), Paloma Polo, Erika Barahona Ede, Iñaki Martinez de Albéniz, Susana Carro, Juan Luis “Urruti”, BilbaoArte, Eusko Jaurlaritzaren Arrantza-Saila, Basordas segurtasun taldea, Keone Sádaba eta proiektu honetan zehar lagundu gaituzten guztiak.

Eskerrak:
Beca Leonardo de la Fundación BBVA
Colección de Arte Iberdrola