Eszenaz - ©Jacopo Jenna

© Jacopo Jenna

JACOPO JENNA. “SOME CHOREOGRAPHIES”

DANTZA

DATA

2024ko azaroak 21, osteguna

ORDUA // IRAUPENA

19:00 // 40'

ESPAZIOA

Kubo Baltza

SARRERA

14€ / 9,80€ AZ Txartelarekin (Urriaren 21a baino lehen erositako sarrerek %50eko deskontua izango dute.)

TARIFA MURRIZTUA

Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 12€ sektoreko profesionalentzat, 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 12€ taldeak (8 lagunetik gora) / 8€ gurpil-aulkian dagoen pertsonarentzat eta laguntzailearentzat. Urriaren 21a baino lehen erositako sarrerek % 50eko deskontua izango dute.

Jacopo Jenna koreografo, interprete eta zinemagileak "Some Choreographies" ikuskizuna aurkezten du.

Dantza eta koreografia ardatz dituen ikerketa batean oinarritua, dantza eta koreografia harturik gorputza mugimenduen arabera birplanteatzeko testuinguru performatiboak sortzen dituzten praktika hedatu modura

Partekatu:

SINOPSIA

“Some Choreographies” lanak Ramona Caia dantzariaren eta dantzako zenbait estilotako bideoen bilduma zoragarri editatu eta birlandu baten arteko elkarrizketa du ardatz. Sekuentzia azkar batean elkartutako hainbat pasarteren prozesu mimetiko batean garatzen da koreografia; zinemak eta Internetek erakusten duten dantzaren eta performancearen historiatik azalera atera dira pasarte horiek, materia zinetiko sentikor baten bila. Irudi horietan erretratatutako gorputza gorpuzten, eraldatzen, konektatzen eta taxutzen du dantzariak, haren dinamikak, askatasuna eta berehalakotasun linguistikoa ikuspegi neutral batetik aztertuz, irudimena koreografia zehatz baten exekuzioan deserrotuz. Zuzeneko emanaldiaren eta pantailako dantzaren arteko lotura ikertzen duen metakoreografia bat da muntaia.

Bigarren zatian, Roberto Fassone artistaren jatorrizko bideo batek koreografia bisualen hurrenkera bat erakusten du. Paisaia sinboliko bat, giza arrastorik gabea, eszenan ari den gorputzarekiko erlazioa bilatzen duena eta dantzaren materia ukiezinari buruzko gogoeta egiten duena.

Azkuna Zentroak Japoco Jennaren lana aurkezten du Dantzaldian, La Fundición-en Nazioarteko Dantza Jaialdian.

FITXA ARTISTIKOA

Kontzeptua, zuzendaritza eta bideokoreografia: Jacopo Jenna
Kolaborazioa eta dantza: Ramona Caia
Kolaborazioa eta bideoa: Roberto Fassone
Jatorrizko soinua: Francesco Casciaro
Zuzendaritza teknikoa eta argiak: Mattia Bagnoli
Jantzien diseinua: Eva di Franco
Antolaketa: Luisa Zuffo
Produkzioa: KLM – Kinkaleri
Koprodukzioa: Centrale Fies, Azienda Speciale Palaexpo Mattatoio | Progetto PrendersiCuraren laguntzarekin

RAMONA CAIA

Ramona Caia dantzaria eta koreografoa da. Erromako Dantzako Akademia Nazionalean eta Rudra Atelier Béjart Lausanne eskolan ikasi ondoren, emanaldi profesionalak egin ditu Italiako antzoki ospetsuenetan.

Lankidetzan jardun du Karole Armitage eta Virgilio Sieni koreografoekin eta Daniela de Lorentzo artistarekin, besteak beste. Eta, 2012an, CANI ikerketa koreografikoko taldea sortu zuen Giulia Mureddu eta Jacopo Jenna lankideekin batera.

ROBERTO FASSONE

Roberto Fassone artista Florentzia eta Pol Sesanne artean bizi da eta bi hiri horien artea lan egiten du. Honako gai hauei buruzko ikerketa egiten ari da: izenburuak, sormen-egiturak, jolasaren eta antzezpenaren arteko elkarreragina, historiaren eta pasadizoaren arteko diferentzia, keinu espontaneoak, Taroteko kartak eta errealitate paraleloak.

Azken urteetan, Italiako eta nazioarteko erakundeetan erakutsi eta aurkeztu du bere lana; honako hauetan, esaterako: Quadriennale di Roma; Japoniako Arte Mediatikoen Jaialdia, Tokio; MAMbo, Bolonia; Fanta-MLN, Milan; OGR, Turin; MOCAK, Krakovia; CII, Paris; AOYS (online); Zkm, Karlsruhe; Mart, Rovereto; Castello di Rivoli, Turin.

Logo Dantzaldia
artxiboak_x
ARTXIBOAZ. AZ-KO ARTXIBO DIGITALA

Sorkuntza artistiko garaikidearen erregistroa