Janire Etxabe - Atxine

JANIRE ETXABE. “ATXINE”

DANTZA

,  PERFORMANCEA

DATA // ORDUA

Maiatzak 14, asteazkena eta 15, osteguna // 20:00

IRAUPENA

34’

ESPAZIOA

Kulturen Ataria

SARRERA

Dohainik

Janire Etxabe dantzari eta koreografoak dantza bertikala eta artea uztartzen ditu memoriarekin eta herri kulturarekin, Euskal Herriko natura erabiliz mugimenduaren euskarri gisa.

“Atxine” da bakarka egin duen lehen hegaldia. Dantza esekiaren ikuskizun honetan, objektuarekiko eragin-trukea izateko aukera desberdinen bidez, bizitzako etapa desberdinetan (jaiotza, gaztaroa, gerra eta zahartzaroa) izaten diren emozioak azaltzen dira, eta, bitartean, horren sinbologia eta kontzeptua aldatzen dira.

Partekatu:

SINOPSIA

Paula Olaz konpositoreak sortutako soinu-espazioan, ttun-ttunaren eta xirularen doinu tradizionalek soinu industrialago eta modernoagoekin bateratzen dira.

Emakume batek eta bere burukoak bizi-zikloan daramaten karga emozionala eta kulturala islatzen dute, eszena bakoitzean sinbologiaz aldatzen den egitura baten bidez; bertan jaio eta babestuko da, eta bertatik isuriko ditu ahotsa, izerdia eta bizitza.

Janire Etxabe - Atxine

FITXA ARTISTIKOA

Ekoizpena: Eusko Jaurlaritza, Dimegaz
Zuzendaria: Janire Etxabe
Dramaturgia: Janire Etxabe
Kanpo-begirada eta mugimendu-aholkularitza: Garazi Etxaburu, Magalie Lanriot
Musika: Paula Olaz
Soinua: Mikel F. Krutzaga
Ahotsak: Itziar Aizpuru, Paula Olaz, Janire Etxabe
Testua: Josean Artze
Eszenografia: Jose Pablo Arriaga
Jantzien diseinua: Ikerne Gimenez
Jostuna: Inma Gomez
Argien diseinua: Carlos Solano
Altuerako teknikaria: Mikel Bonilla
Fotografia: Eider Iturriaga
Egonaldi artistikoak: Txitatoki Zirko, Garaion Sorgingunea, La Nave, Sarobe Urnieta
Banaketa: Teresa Sala

JANIRE ETXABE

Dimegaz elkartea sortu zuen 2017an eta Harrobi Dantza Bertikala konpainia 2020an. Bi egiturek aukera eman diote dokumentalak, aireko dantza-ikuskizunak eta site specific proposamenak sortu eta ekoizteko, hainbat herrialdetako espazio artistiko eta ekitaldi berezietan. Dantza esekiko teknikagatik da ezaguna nazioartean eta mundu osoko artista ospetsuekin aritu da lankidetzan.
Euskal instituzioek bere lana babesten dute.

 @janireetxabe.dimegaz

web Dimegaz

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK