ERAKUSKETA
DATA
Irailaren 28tik urriaren 8ra
ESPAZIOA
BAT Espazioa. Lantegia 2
SARRERA
Dohainik
Julia Martos "Un vestido claro clarísimo" lantzen ari da hilabete hauetan, Babestu. Azkuna Zentroaren Sorkuntzari laguntzeko programako artista egoiliar gisa garatzen duen ikerketa-proiektuan.
Zinema dokumental garaikidearen, artist moving image-aren eta artxibo pertsonalarekin egindako lanaren arteko elkargunean kokatutako proiektu honen jatorria gutun, egunkari eta beste dokumentu batzuen azterketa da, "ia ezagutu ez nuen nire familiako pertsonaia batenak dira: amaren aldeko amona nuen Carmen Quirósenak", azaldu du artistak. Artxiboa "zahartzearen eta denboraren iragaitzaren inguruko obsesio baten inguruan dabil, eta xelebrekeria berezi baten bidez erakusten du: obsesio finkoa du inguratzen duten emakumeen
itxura fisikoarekiko".
Partekatu: