Azkuna Zentroa: Love&Key

Prozesuaren irudia

KARLOS MARTÍNEZ B. “LOCK&KEY”

AURKEZPENA

DATA

Tailerra: Maitzak 8, astelehena // Topaketa: Maitzak 9, asteartea

ORDUA

Tailerra: 10:15etik 14:00etara eta 16:00etatik // Topaketa: 18:30

ESPAZIOA

Lantegia 1

SARRERA

Dohainik, aurerz izena emanez gero, leku guztiak bete arte

Artistaren aurkezpena, Aimar Arriola Azkuna Zentroko ikertzaile AZkidearekin batera

Karlos Martínez B.k marrazkitik eta bi dimentsioetatik lantzen du eskultura; prozesu horretan, bolumena planotik gorpuzten da. Duela gutxi, beste testuinguru batean, artistak esan zuen bere egungo lanean arreta eman nahi ziola bere desioari, harrapatu nahi zuen, eta zalantza zuen hori posible ote zen. Susmoa zuen desirak lotzeak haien menpe egotea dakarrela gehienbat.

Giltzarrapo batek barne mekanismo bat (ikusten ez dena) eta kanpoko gorputz bat (ikusgarria dena) hartzen ditu barne. Irudi horretatik abiatuta, Karlos M. Bordoyk “Forma-desira bat” lanean duen parte hartzeak bi zati ditu: tailer-saio bat maiatzaren 8an (interesa duten pertsonentzat mugatuta, doakoa aldez aurretik izena emanda) eta elkarrizketa publiko bat, maiatzaren 9an, biak Aimar Arriolarekin batera.

Bi jarduerek elkarrekin funtzionatzen dute, segurtasun- sarraila baten engranajearen moduan, non elementu batek bestea mugiarazten duen.Proposamenak amaiera ematen dio “Forma desira bat” lanari, Aimar Arriolak Azkuna Zentroko ikertzaile AZkide gisa jorratu duen programazio publikoari eta ikerketari.

Partekatu:

LOCK&KEY – LAN-DINAMIKA KARLOS MARTINEZ B-REKIN.

Data: Maiatzak 8, astelehena
Ordutegia:
10:15etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Espazioa: Lantegia 1
Aurretiazko inskripzioa 

Tailerrak elkarrizketa-metodologia bat izango du, eta auzi bera lantzen duten erreferentziazko eta berezko materialen inguruan antolatuko da: desirak nola elikatzen eta menpean jartzen gaituen, eta indar bikoitz hori teknikoki konpontzeko aukera. Zehazki, taldeka aztertu nahi dira ‘Black Patterns'-en instalazioko iturri-irudiak, zirriborroak eta ikuspegiak. ‘Black Patterns' erakusketa baten izenburua da, eta artistaren eskultura-multzo bat ere bai, eta muga, jarraibide, eta, orobat, irteera-zulo gisa funtzionatuko dute saioan.

* Parte-hartzaileek ordenagailu bat ekarri beharko dute tailerra egiteko.

KARLOS MARTÍNEZ B.

(Bilbao, 1982) Eskultura- ekoizpenean oinarritu izan
da bere lana. Hauek dira banaka egin dituen oraintsuko erakusketak: Gaps & Corners, Nadie Nunca Nada, Madril (2023); Un agujero en el cielo, Arte eta Historia Museoa, Durango (2022); Black Patterns,
Carreras Múgica, Bilbo (2021); Vaciados, Taca, Palma de Mallorca eta ANTI, Bilbo (2020). 2023ko otsailean Madrilgo Reina Sofía Museoaren Bilduman sartu da bere lana.

ERLAZIONATUTAKO INFORMAZIOA