INSTALAZIOA
, PROIEKZIOA
ESPAZIOA
Bastida Aretoa
AURKEZPEN PUBLIKOA
Irailaren 16an, osteguna, 19:30ean
INSTALAZIOA
Irailak 16: 16.30-20.30 / Irailak 17, 18 eta 19: 11.00-14.00 & 18.00-21.00
PREZIOA
Sarrera librea
DOKUMENTUA
Distirak#5 - Gure buruari zerbait esatea
Tractora Koop. E. kooperatibaren KINU#5 Imogen Stidworthy (Londres, 1963) artistari eskainia dago. Iris (A Fragment) multimedia-instalazioa ikusgai egongo da Bastida aretoan.
Partekatu:
Sortu zenetik, KINU Lantaldea osatzen duten pertsonek soinu-dimentsioa sakon lantzen duen artista bat gonbidatu nahi izan dute; audioa, zehatzago adierazita. Asmo horri erantzunez, KINU #5 Imogen Stidworthy-ri eskainita dago, haren lanetan hizkuntza eta ahotsa nagusi direla kontuan izanda. Imogenen lanetan, ahotsa material eskultorikoa da, espaziala, egunero erabiliz termino fisiko eta kulturaletan kokatzen gaituena. Haren lanek hizkuntzaren hauskortasunean sakontzen dute, hitzak ezegonkorrak diren egoerak aukeratuz, hitzak higatuz doazen edo huts egiten duten egoerak hain zuzen ere. Horrelakoetan beste zer ulermen-modu azaleratzen den aztertzen du.
Imogen Stidworthyren obra filmen, soinu-lanen eta multimedia-instalazioen formakoa da, eta soinu, bideo, eskultura eta teknologia elementuak biltzen ditu. Horretarako, abiapuntutzat hartzen ditu pertsona jakin batzuekin egindako topaketak. Hizkuntzarekiko harremana nolabait errotik kaltetu zaien pertsonak dira, bizitza-esperientziengatik, praktika kulturalengatik (xamanismoa, bentrilokia), baldintza neurologiko edo fisikoengatik (afasia, hitzik gabeko autismoa).
Iris (A Fragment) lanean Imogen Stidworthyk erretratu baten eraikuntzaren mugak esperimentatzen ditu. Iris Johanssonek, autista, ispiluan bere burua identifikatzen ikasi zuen, hutsune beltz bat besterik ikusten ez zuen tokian. “Hitzik gabeko” errealitate batetik abiatuta, hitzaren eta ahotsaren erabilera ikasi zuen. Instalazio honetan Iris espazio komunikatibo normalizatu baterantz doan bidaia marrazten saiatzen den bitartean, Imogen bere irudiari aurre egiten dion norbaiten erretratu baten eraikuntzan murgiltzen da.
#5 Lantaldeak, Imogenek Klinik und Rehabilitationszentrum Lippoldsberg klinikan garatzen ari den proiektua izango dugu abiapuntu. Klinika hori bihotzeko gaitzen errehabilitazioan espezializatuta dago, nazien bonba-fabrika zahar baten orubean. Imogen diziplinarteko talde batean ari da lanean, mintzamena galdu duten pazienteekin. Saioan, proiektu horren barne garatzen ari den zenbait ariketetan sakonduko dugu.
Distirak#5 idazteko lana Ohiane Iraguen (Bilbo, 1985) artistak hartu du bere gain; haren azken lanek ere lotura estua bait dute soinuarekin eta performatibitatearekin.
Imogen Stidworthyren obra erakusketa garrantzitsuetan erakutsi da, besteak beste Actually, the Dead Are Not Dead, Bergen Assembly 2019, Sozhouko Bienala (2016), Imperial War Museum, Londres (2015), Sao Pauloko Bienala (2014), Museum Leeuwarden (2014), Bergen Triennale 2013: Monday Begins on Saturday (2013), Total Museum of Cont. Arte, Seul (2013), Busango Bienala (2012), 52. Urriko Aretoa, Belgrado (2011), Documenta 12, Kassel (2007). Banakako erakusketak ere jarri ditu espazio hauetan: Netwerk, Aalst (2019), Württembergischer Kunstverein, Stuttgart (2018), AKINCI, Amsterdam (2013, 2009, 2005), Matts Gallery London; (2011, 2003), The Arnolfini, Bristol eta Kunstpavillon, Innsbruck (2010-11)