COMIC
, SOLASALDIA
DATA
Azaroak 20, asteazkena
ORDUA
18:30 - 19:30
ESPAZIOA
Mediateka BBK: TK202
SARRERA
Sarrera dohainik webgunean izena eman ondoren
"Komikiaren ezinbesteko elkarrizketak" seriea, komikiaren eta ilustrazioaren ingurukoa. Atal honetan Alfonso Zapico da protagonista “La balada del norte” obrarekin.
“La balada del norte” Alfonso Zapico.
Tristán Valdivia, egunkaririk gabeko kazetaria, arrakastarik gabeko editorea eta ilusiorik gabeko maitalea, hiriburutik iparraldera itzultzera doa. Hantxe zain du aita, Montecorvoko markesa. Garai zailak bizi ditu herrialdeak, II. Errepublikako tirabirak direla-eta, eta aristokrata zaharrak kosta ahala kosta eutsi behar dio bere feudoari: Ipar-ekialdeko Meatze Konpainia. Asturiasko meatze-bailaretako belztasunean, pertsonaia argitsuak ageri dira, eta ikatz-meatzeetako burrunba beldurgarriaren gainetik kanta zahar baten xuxurla entzuten da. Garai zaharrek eta berriek gogor talka egiten dute, eta erronka jotzen diete protagonistari eta, laster, Gizateria osoari. Hauxe da Iparraldeko baladaren doinua.
Partekatu: