©Carlos Terreros
ANTZERKIA
, FAMILIA JARDUERA
, MUSIKA
DATA // ORDUA
2024ko urtarrilak 20, larunbata // 18:00
IRAUPENA // HIZKUNTZA
60' // Euskara
ESPAZIOA
Auditorioa
SARRERA
6€ / 4,00€ AZ Txartelarekin (Abenduaren 20a baino lehen erositako sarrera guztiek %50eko deskontua izango dute)
TARIFA MURRIZTUA
Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 4,50€ sektoreko profesionalentzat, 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 4,50€ taldeak (8 lagunetik gora) / 3€ gurpil-aulkian dagoen pertsonarentzat eta laguntzailearentzat. Abenduaren 20a baino lehen erositako sarrera guztiek %50eko deskontua izango dute.
Belaunaldi arteko bidaia musikan barrena, jakinduriaz eta umorez betea.
Ma oso lanpetuta dago azken aldian, eta amonaren etxean utzi du haurra. Nanuk, adi-adi entzungo ditu amonak zimurren artean ezkutatzen dituen istorioak, baina Kanutok zaunka etengo du jarduna: etxea miatzen ari zela, aitonaren txapela zaharra aurkitu du. Jakinduriaz betetako txapela.
Partekatu:
“Kontukantari” 2014an sortu zen, haurrentzako kalitatezko eszena- eta musika-eskaintza sortzeko asmoz. Txotxongiloen laguntzaz, proposamen musikal honek gogoan ditugun abestiak hartzen ditu berriz, reggae, rap, blues eta beste erritmo batzuetara eramanez.
“Kontukantari” (2014) eta “Kontukantari Bi, mendian ibiltari” (2017) lanen ondoren, euskal txotxongilolarien konpainiak “Kontukantari 3 Zimurren artean kontukantari” estreinatuko du. Kontzertua belaunaldi zaharrei egindako omenaldi gisa pentsatuta dago, eta jakinduriaz eta umorez betetako hamar abesti berri ditu, haurrek, gurasoek eta aitona-amonek dantza egin eta kanta dezaten. Belaunaldien arteko bidaia honetan, lagun egiten dieten txotxongiloak dira protagonista.
Kantaria: Sandra Fernandez Agirre
Musikaria: Roberto Castro “Boti”
Totxongilolariak: Itziar Fragua, Marta Álvarez del Valle, Jon Koldo Vázquez
Musika: Roberto Castro “Boti”, David Nanclares
Dramaturgia, eszenografia, jantziak eta txotxongiloak: Laenananaranja
Testua: Jon Koldo Vázquez
Zuzendaritza: Iker Garcia
Argiteriaren diseinua: Paco Trujillo
Argiteriako teknikaria: Victor Palacio
Diseinu grafikoa: Aritz Garcia
Ekoizpena: Solobe Art
Jatorrizko ideia: Sandra Fdez. Agirre eta Mikel Pikaza
Titiriteroa bokazioz, Bilbon sortu zen 1999an. Bere ibilbidean, bereziki nabarmentzen dira Kontukantari trilogia musikala,mahai txotxongiloekin egindako antzezlanak: “Lolo; 215. Eskakizuna”, “Imundo; Hesi-Puskatzailea” eta “Ma; Tren Taupadak”; eta Altzoko Handia txotxongilo-opera, Donosti 2016 eta Topic, Tolosako Txotxongiloen Nazioarteko Zentroarekin batera ekoitzia.
Kontukantari