TOPAKETA
, ZINEMA
PROIEKTUAREN EPEALDIA
2021eko ekainak 17 > urriak 22
WORK IN PROGRESS-EKO MATERIALEN AURKEZPENA
Urriak 6. 18:00-20:00
HURRENGO TOPAKETA
Irailak 29 eta 30, María Palacios Cruz eta Keira Greene
IZEN-EMATEAK
Parte hartu nahi dutenek info@azkunazentroa.eus helbidera idatzi beharko dute.
Laida Lertxundik, 2021eko urtarriletik artista AZkidea denak, "8 Topaketa" proiektua jarri du abian: zortzi tailer eta elkarlaneko errodaje ditu, eta emaitza 16 mm-ko obra bat izango da.
Partekatu:
“8 Topaketa” eskola iragankor gisa pentsatuta dago, praktika pedagogikoak eta film bat ekoizteko prozesuen desmuntaketa batzen baititu zerbait berria sortzeko. Zortzi tailer eta filmaketa kolaboratibo horiek 16 mm-ko obra bat izango dute emaitza.
Topaketa bakoitzak bi zati ditu: Lehenengoan, tailer bat egiten da artista gonbidatu batekin Azkuna Zentroan. Bigarren zatia Bizkaiko zortzi menditan egiten da.
Filmaketa bakoitzak prozesu espezifiko bat hartuko du kontuan, ekoizpen zinematografiko tradizionalaren faseen barruan (kokapena, interpretazioa, gidoia, soinu-banda, ekoizpena, kamera, argiztapena eta edizioa), eta birsignifikatu egingo ditu, mugimenduan dagoen irudi-lan bat sortzeko ideia eta parametroen multzo zehatz bat eratzeko.
VIII. Topaketa: PRESENCIA MATERIAL (Presentzia materiala, Argia)
Irailak 29-30
Gonbidatutako artistak: María Palacios Cruz eta Keira Greene
Tailerra Azkuna Zentroan, Lantegia 1: Irailak 29
Ganekogorta mendian: Irailak 30
Argiak informazioa darama. Argia ikusten denaren funtsezko materialtzat hartuko dugu. Argi gutxiko eta gehiegizko esposizioko egoerekin esperimentatuko dugu, eta iluntasunean argiztapen praktikoa erabiliko dugu.
VI. Topaketa: LO QUE NO PODEMOS VER (Ezin ikus dezakeguna, Muntaketa)
Ekainak 15-16
Gonbidatutako artista: Ketuta Alexi-Meskhisvili
Tailerra Azkuna Zentroan: Ekainak 15, 16:00-19:00
Filmaketa Artxandan: Ekainak 16.
Artxanda hitza Bilbo inguratzen duen mendi baten izena da. Georgieraz, hau da, Ketuta Alexi Meskhisvili artista eta argazkilariaren hizkuntzan, hitz bera erabiltzen da hor dagoena baina ezin ikus daitekeena adierazteko. Kointzidentzia horrek bide eman zuen solasaldi bat egiteko, Tbilisiko taberna batean gaueko ordu txikietan, euskararen eta georgieraren jatorrien arteko harremanei buruz. Orain, Ketutarekin Bilbon lan egiteko aukera dugunez, solasaldi horri helduko diogu berriz, eta hizkuntzarekin lan egingo dugu, ikusezintasunaren ideiaren inguruan. Metodoak sortuko dugu, ezin ikus daitekeena ezagutarazteko edo ezagutzeko, Artxandan 16 mm-ko argazkigintza analogikoko eta zinemako teknikak erabiliz. Kamerako edizioa erabiliko dugu, filma koreografia gisa eta harraldi bakoitza keinu-mugimendu gisa hartuta.
VII. Topaketa: SITUACIONES COTIDIANAS (Eguneroko egoerak, Gidoia)
Ekainak 26-27
Artistak: Ren Ebel eta Laida Lertxundi Gaua: Gorbeiako Aterpea
Mendia: Gorbeia
Filmazio-taldea talde kooperatibotzat hartuko dugu, eta ekoizpen zinematografikoa etxeko lantzat. Haurrak eta familiak gonbidatuko ditugu bakarlekuan parte hartzera. Hazkuntzari eta planeten konponketari lotutako ideiak landuko ditugu.