INSTALAZIOA
INSTALAZIOA
2021eko ekainaren 1etik 4ra, asteartetik ostiralera, 11:00etatik 20:00etara Auditorioan
EMANALDIA
2021eko ekainak 5, larunbata, 12:00etan eta 18:00etan Auditorioan
SARRERA INSTALAZIORA
Dohainik
SARRERA EMANALDIRA
Dohainik aurretiaz izena emanda
Laida Lertxundik eta Ren Ebelek egindako "Notes on Working from Home" instalazioan gogoeta jorratzen da etxeko bizitzari buruz, praktika artistikorako funtsezko material gisa hartuta.
Partekatu:
Instalazioak zinemako, bideoko eta soinu-arteko hainbat lan ditu, Azkuna Zentroko auditoriumean begiztan proiektatuak, bai eta artisten testu eta irudien lagin bat ere (Chantal Akerman, Mierle Ladermen Ukeles, Sophie Calle, Kenneth Tam, Grace Paley eta William Wegman barne), eguneroko lanaren zati ikusezin eta ohikoak euren lanaren atal integral gisa erabili dituztenak.
Proiektua amaitzeko, Notes on Working from Home pieza proiektatuko da, metraje landugabean eta editatu gabeko bi kanaletan egingo den aurkezpen batean; filmaren erritmoa eta sekuentzia, ausaz emango dira.
LAIDA LERTXUNDI (Bilbo, 1981) artista eta zinemagilea da, eta Los Angeles eta Euskal Herria artean bizi eta lan egiten du. Zorroztasun kontzeptuala eta plazer sentsuala uztartuz, bere filmek lurraren eta gorputzaren arteko paralelismoak egiten dituzte, plazer eta esperientzia gune diren aldetik.
Bere lanak hemen erakutsi dira: Whitney Biennial, NY, Hammer Museum, LIAF Bienal Biennale, Lyon, Frieze Projects New York. Halaber, hainbat museo eta galeriatan egon dira ikusgai, besteak beste, MoMa, NY, Tate Modern eta Whitechapel Gallery, Londres, Angela Mewes Berlin, Joan Los Angeles, Human Resources Los Angeles, MAK Schindler House ICA Museo de Arte Moderno de Medellín Kolonbia, CCCB, PS1 MoMA, Museum of Contemporary Photography Chicago, Baltimore Museum of Art, Kunstverein, Hanburgo, eta Habanako Bienala. Bere obra LUXek banatzen du Londresen, eta Reina Sofía Arte Zentroaren Museoko bildumaren parte da.
2020an euskal artearen Gure Artea saria jaso zuen.
REN EBEL Kaliforniako Los Angeles hiriko artista bat da. Hainbat baliabiderekin lan egiten du, hala nola bideoarekin, soinuarekin, testuarekin eta marrazkiarekin. Arte Ederretan graduatu zen, zinema- eta bideoarte-arloan, Kaliforniako Unibertsitatean, San Diegon, eta ikasketa-praktiketan masterra egin zuen Pasadenako (Kalifornia) ArtCenter College of Design-en. Bere bideo-lanak Los Angeleseko Echo Park Film Center-en eta Now Instant Image Hallen erakutsi dira, baita New Yorkeko Spectacle Theater-en ere. Bere idazkiak, Artforum, Mousse eta Friezen erakutsi dira.
WORDS, PLANETS, 2018. LAIDA LERTXUNDI
WRIST AND FOOT, 2010. CHRSITINA NGUYEN
PLACE FOR LANDING, 2010. SHAMBHAVI KAUL
NANA, 2018. KAROLINA LAVERGNE
SUMP, 2015. KENNETH TAM
DOUBLE BLIND, 1996. SOPHIE CALLE
SELECTED WORKS (DOG DUET, USED CAR SALESMAN, DOG BISCUIT IN GLASS JAR), 1972. WILLIAM WEGMAN
SAUTÉ MA VILLE, 1968. CHANTAL AKERMAN
SCARECROW, 1920. BUSTER KEATON
LIVING INSIDE, 1989. SADIE BENNING
THE MOM TAPES, 1974. ILENE SEGALOVE
SINGLE MOTHER, 2018. BELÉN GÓMEZ DE LA TORRE