Portada-halley-eszenAZ

LED SILHOUETTE. “HALLEY”

DANTZA

DATA // ORDUA

2024ko apirilaren 25a, osteguna // 19:00

ESPAZIOA // IRAUPENA

Auditorioa // 60'

SARRERA

18€ / 12,50€ AZ Txartelarekin (Martxoaren 2a baino lehen erositako sarrera guztiek %50eko deskontua izango dute)

TARIFA MURRIZTUA

Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 13,50€ sektoreko profesionalentzat, 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 13,50€ taldeak (8 lagunetik gora) / 9€ gurpil-aulkian dagoen pertsonarentzat eta laguntzailearentzat. Martxoaren 2a baino lehen erositako sarrera guztiek %50eko deskontua izango dute.

Ilusioa ez da jaten, baina elikatzen du .

Aro honetako seme-alabak garenez, nekatuta gaude gure existentzia etengabe justifikatu behar izateaz, ikasi dugu entzun nahi diguten moduan hitz egiten.

Jatorri bat bilatzen saiatzen garenean, ezinezkoa zaigu ez sentitzea ezinbesteko sentimendu hori, gure aurrekoen istorioak ezin ezagutu ditzakegula ikustean agertzen dena. Beste gorputz batzuez eginda dauden gorputzak gara, mendeetan barrena ezin konta ahala aldiz elkartzen direnak.

Gure historia gu baino lehen hemen zeudenen bizitza ere bada, haiek istorioak baino askoz lehenago existitzen ziren. Zer da modernoa gure identitatean, benetan jabetzen garenean zein den gure historia? Ez gara modernoak, askoz zaharragoak gara. Ohartzen gara denak milioika urte dituela, gurekin mundua berriz jaiotzen dela, gure aurretik ezer ez zela existitzen, baina bagenekien nor ginen jaio aurretik.

Partekatu:

Giza esperientziak eta gizakiaren galdera handiak, antzinatik aldatzen ez direnak, elikagai poetiko dira proiektu honetarako, Led Silhouette-ren (Martxel Rodriguez eta Jon López) sortzaileek azaldu dutenez. Diotenez, eraikitzen edo deseraikitzen ari den leku bat da, bizi garen gizarte honen alegoria bat, non zama handiak daramatzaten pertsonaiak, bidea ibili behar duten eta zorionetik aldentzen dituzten ezbeharrak eta akatsak gainditu nahi dituzten horiek, elkartu egiten diren istorio berri bat kontatzeko. Ilusioa ez baita jaten, baina elikatu egiten du. Leku horrek sekula ez die ezer ematen nahi duten guztitik, eta gabezia horrengatik, amaigabeko desira horrengatik, nahitaez bilatu behar dute pitzadura, eta zuloa ireki.

FITXA ARTISTIKOA

Kontzeptua eta zuzendaritza: Jon López eta Martxel Rodriguez
Antzezleak: Katalin Arana, Lucia Burguete, Marina Fullana, Laura Lliteras, Marcos Martincano, Nicolas Martinez, Edoardo Ramirez eta Diego Pazó
Dramaturgia laguntzailea: Marcos Morau
Musika-konponketak: Ibai Gogortza
Zuzendaritza teknikoa eta argiztapena: Andoni Mendizabal
Soinua eta ikus-entzunezkoak: Livory Barbez
Eszenografia: David Pascual
Jantziak egitea: Iñaki Cobos
Fotografia: Irantzu Pastor
Bideoa: El Estudio, Adela Moreno & Ana Escario
Ekoizpena: Led Silhouette
Ekoizpena laguntzailea: Nagore Martínez
Banaketa: Rocío Pindado, Portal 71
Nazioarteko banaketa: Lola Ortiz de Lanzagorta
Laguntzaileak: Azkuna Zentroa, Malandain Ballet Biarritz, Centro Coreográfico Canal, Gayarre Antzokia,  Dantzalabea - Teatro Barakaldo eta Red de Teatros de Vitoria Gasteiz.

Martxel Rodriguezek eta Jon Lópezek Led Silhouette sormen-kolektiboa zuzentzen dute. Dantzaren hainbat diziplinatan trebatuta daude eta arte garaikidearen eraginak dituzte, eta, aldi berean, La Veronal konpainian aritzen dira. Beren lanek hainbat jaialdi eta zirkuitutan izan dute lekua, hala nola Madrid en Danza, Temporada Alta, Escena Patrimonio, Festival Quincena de Dança Almada (Portugal), Festival Internazional Nuova Danza (Italia), Platea, Danza Escena eta Sarean.

 @ed_silhouette

web Led Silhouette

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK

ESPAZIOAREN BABESLEA:

Financiado por la UE
Plan de recuperación
Logo: Gobierno vasco
Bizkaia foru aldundia
artxiboak_x
ARTXIBOAZ. AZ-KO ARTXIBO DIGITALA

Sorkuntza artistiko garaikidearen erregistroa

HARPIDETU GURE NEWSLETTER-ERA

Programazio osoa klik batean

azkuna zentroa banner newsletter