azkuna zentroa los barbaros jornadas

LOS BÁRBAROS. ATIK ZRA

JARDUNALDIA

DATA

Azaroak 3, asteazkena, 18:30etan

ORDUA

18:00etan

ESPAZIOA

Atrioa

SARRERA

Dohanik

Los Bárbaros artistek, Atik Zra aurkezten dute, Zentroan arte-egoitza bat egin ondoren. Lan hau deriba bat da, denbora-makina bat Azkuna Zentroan. Baita ikusten ez diren gauzak ikusteko gida bat. Halaber, hiztegi arraro bat da, begiratoki bat eta etxeko egongelako sofa.

Partekatu:

"ATIK ZRA" SORTZEKO PROZESUA

“Atik Zra” Los Bárbarosek espazio batekin -beren programazioarekin- eta "komunitate ikusezin eta
heterogeneoa osatzen duten erabiltzaileekin" egindako topaketaren emaitza da.

"Paul Kleek idatzi zuenez, “arteak ez du ikusgai dena erreproduzitzen, horren ordez, ikusgai jartzen du. AZn sartu ginen lehen aldian, harrituta geratu ginen espazioarekin eta hiru eraikinetako jarduerekin. Uztailean astebete eman genuen Bilbon, AZko langileak ezagutzen. Hizketan aritu ginen zuzendariarekin, koordinatzaileekin, erabiltzaileen arretarako langileekin, mantentze-lanetako arduradunekin, Mediatekakoekin eta gimnasioko arduradunekin. Guztiei galdetu genien non jarriko zuten beren etxeko sofa AZn, eta inor ez zen ez harritu galderarekin. Prest zeuden beren intimitatea Atarira,terrazara edo bulegoetako leihoetara eramateko, eta begiratu eta entzutera eroso esertzeko. Asko dira AZn gertatzen diren gauzak, programatuak zein ohiz kanpokoak. Irailean berriz itzuli ginen eta ONCEko bi erabiltzaile, Loli eta Asier, ezagutzeko zortea izan genuen. Pieza honen ezkutuko aldea irakurtzean aurkituko duzuena kontatu ziguten. Paul Kleek esango lukeen bezala, saiatu gara jada ikusgai dena ikusgai jartzen. Ospatzen".

LOS BÁRBAROS

“>Los Bárbaros  Javier Hernandoren eta Miguel Rojoren proiektua da, non identitate garaikidearen, boterearen eta erlazionatzeko moduen inguruko kontzeptuak lantzen diren, errealitatearen eta fikzioaren artean lan eginez. Lan-corpus bat sortu dute, non gai bera lantzen baita eszenatik, instalaziotik edo literaturatik. Irudimenarekin jolasten dute. Bere proposamenak egunerokotasunetik eta sinpleenetik ustekabekoaren harridurara doaz, zintzotasunez eta umorez. Mundu garaikideari buruz pentsatzeko topaguneak eta hausnarketa-guneak sortzen saiatzen dira.

FITXA ARTISTIKOA

Ideia eta sorkuntza: Los Bárbaros (Javier Hernando eta Miguel Rojo)

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK