ERAKUSKETA
DATA
Irailak 16 > urriak 10
ORDUTEGIA
Asteartetik ostiralera: 16:00 - 20:00 / Larunbatetan: 11:00 - 20:00 / Igandetan: 11:00 - 15:00
LEKUA
Lantegiako Lab 2
PREZIOA
Dohainik
DOKUMENTUA
Informazio-orria
«Belarrak badaki hizketan, jarrai goxorantz». Maider Aldasoro artista multidiziplinarrak Babestu. Sorkuntzari laguntzeko aparteko programako egoiliar gisa, Aurreran goxo proiektuaren emaitza aurkeztuko du.
Partekatu:
Aurrean goxo berak definitzen duen bezala, "desioen bilera bat izango da, fantasia bat bizitza aspergarri baten barruan. Unibertso baten eraikuntza, nire baitan egon daitekeen gauzarik benetakoena asetzeko".
Proiektuaren oinarrian hainbat artefaktu-jantzi daude, haiek erabiltzen dituzten gorputzen egunerokotasuna aldatzera edo eraldatzera bideratuak. "Batzuetan, artefaktu hauek gorputzak elkartuta egotera behartzen dituzte, gogor musu ematera, baita jolastera ere; eta, beste batzuetan, pixka bat arriskuan jartzen dituzte. Guztiek asetzen dute eta guztiek agortzen dute", azaldu du artistak. "Artefaktu hauek eraiki ondoren, ekintza etortzen da, haiek probatzeko lana, eta bideoz grabatu edo argazkiak egiten dizkiet. Beste izaki baliotsu batzuk ere agertzen dira haiekin batera", azaldu du.