Desªnuda - Maitane Sarralde

MAITANE SARRALDE. “DESªNUDA “

DANTZA ESEKIA

DATA // ORDUA

2025ko Maiatzak 16, ostirala eta 17, larunbata // 20:00

IRAUPENA

43’

ESPAZIOA

Kulturen Ataria

SARRERA

Dohainik

Dantzari gisa estatuko eta nazioarteko proiektu eta konpainietan aritu ondoren, sortzaile eta interpretatzaile gisa sartu zen buru-belarri pertsona bakar batentzako proposamen batean, eta hortik atera da bere lehen sorkuntza, "DESaNUDA"

kuskizun honek modu berriak bilatu nahi ditu arnes-dantza eta bera gidatzen duten dinamikak esploratzeko: pendulua, erorketa, grabitate eza eta esekidura. Materiatik eta langai dituen osagaietatik abiatuta, diskurtso komun bat sortzen da korapiloaren eta “esekita” dauden elementuen inguruan.

Espainiako Antzokien Sareko Zirku Batzordeak eta Kataluniako Puncat Katalogoak gomendatu dute “DESaNUDA” ikuskizuna. Umore Azoka’ 22 epaimahaiaren aipamen berezia ere jaso zuen, piezak duen sormen, ikerketa eta berrikuntzagatik.

Partekatu:

SINOPSIA

“DESaNUDA” dantza garaikide eta esekiko ikuskizun bat da, eta korapiloa eta huts biluziari ematea jorratzen ditu.

Egitura flotatzailearekin eta egitura horretatik zintzilik dauden elementu pendularrekin eragin-trukean, diziplinarteko pieza honek grabitaterik ez duen gorputza eta gorpuztasun ugariak ikertzen ditu, korapilo baten itolarriaren eta horrek sortzen duen ezegonkortasunaren aurrean.

“DESaNUDA” lanea, gorputz lotu bat aurkituko dugu, hari-mutur soltearen bila.

Desªnuda - Maitane Sarralde

FITXA ARTISTIKOA

Sorkuntza eta interpretazioa: Maitane Sarralde
Laguntza artistikoa: Pau Portabella eta Eneritz Zeberio
Laguntza koreografikoa: Roseta Plasencia
Eszenografia eta egitura: Alicia Rechac
Soinu-unibertsoa: Rubén G. Mateos
Off-eko ahotsa: Aiora Sedano
Argiakn: Javi García Martínez
Jantziak: Betitxe Saitua
Rigging-a: Carlos Gigante eta Xabier Petra
Atrezzo-a: Joseba Uribarri
Testuak: Maitane Sarralde eta Hito Steyerl
Itzulpena: Garazi Basterretxea eta Diego Mar

MAITANE SARRALDE

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatu ondoren, Maitane Sarralde inprobisazioaren bidez iritsi zen dantzaren esparrura. Harrezkero, dantza garaikidea sortzen eta interpretatzen trebatu da eta horretan jardun du, zirku-arteak eta arte martzialak txertatuz.

2016an dantza bertikala ezagutu zuen Magalie Lanriot-ekin, FOR Dance Theatre ikastaroan, Olga Roriz-en konpainian. Horren ondoren, Faktoria Choreografic Center-en eta Pablo Ibarluzea Nazioarteko Eskolan (Corpo Espaço Criação) trebatu zen.

2020an Marie de Jongh konpainian hasi zen lanean, “Ikimilikiliklik” eta “AMA” obretan. Aldi berean, modu autodidaktikoan landu zuen dantza-zoruaren eta arnes-dantzaren arteko transferentzia. Jakin-minak bultzatuta, hizkuntza bat garatzen hasi zen, zintzilik dauden gorputzen, sokaren eta hitzaren artean hitz egiten duena. Ikerketa horren ondorioz sortu zen bere lehen ikuskizuna: “DESaNUDA”.

Gaur egun, dantza “des-terratua” gidatzen duten dinamiken eta elementuen narratiba ikertzen jarraitzen du. Rigging-aren mekaniketan oinarrituta, lurraren eta airearen artean desatxikimenduz dabilen gorputzaren potentziala aztertzen du.

web Maitane Sarralde

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK