DANTZA
DATA
Azaroak 10, osteguna
ORDUA
19:00
IRAUPENA
50 minutu
ESPAZIOA
Kubo Baltza. Lantegia 1
SARRERA
14€ / 12€ AZ txartelarekin
TARIFA MURRIZTUA
Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 10,50€ 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 8€ taldeak (8 lagunetik gora)
Dantzaria, koreografoa eta artista bisuala den Manuel Rodríguezek dantzaren eta arte bisualen inguruan garatzen du lana, arreta berezia eskainiz sorkuntza-prozesuari.
La Fundición-en Dantzaldia, Nazioarteko Dantza Jaialdiarekin lankidetzan,
Kubo Baltzan "Screensaver" aurkeztuko da, Manuel Rodríguezen diziplina anitzeko proiektua, kontenplazioaren kontzeptuan sakontzen duena eta aztertzen duena ekintza bisuala, zentzumenen, sinboloaren eta formaren bidez, nola bihur daitekeen fede-ekintza.
Partekatu:
Instalazio koreografikoa performance batek eta pieza sortzeko prozesuan
landutako material bisualez eratutako argazki-serie batek osatzen dute.
Nazioartean sari ugari jaso dituen proiektu honek sakon aztertu nahi du nola
lotzen den kontenplazioa izakiaren kontzientziarekin, nola zentzumenen,
sinboloaren eta formaren bidez ekintza bisuala fede-ekintza bihurtzen den.
Piezaren bidez, Manuel Rodríguezek harremanetan jarri nahi ditu natural-
naturala den zerbait, hain zuzen, gizakia, eta elementu artifizial bat, zehazki,
software informatikoa.
Gorputzak pantaila-babesle gisa jokatzen du, aktibatzen baita infiniturantz
proiektatzen den plano kognitibo berri batera igarotzeko. Gorputz-pantaila
paisaiaren gainean jartzen da, eta anfitrioi gisa gidatzen gaitu, ozta-ozta ikusten
orekaren eta harmoniaren bilaketan.
Sorkuntza, interpretazioa, argazkia eta bideoa: Manuel Rodríguez
Argiteriaren diseinua: Xesca Salvá
Jantzien diseinua: Moisés Nieto
Euskarria: Graner Centre de creació, Festival Sâlmon 2014, CND Cía. Nacional de Danza, Centro Coreográfico de la Gomera, Teatro Victoria de Tenerife, Estudio DDZ Headquarters, Centro Coreográfico Canal, Conde Duque - Coreógrafos en comunidad.
(Úbeda, 1980). Ballet klasikoan, dantza garaikidean eta arte bisualetan akademikoki trebatutako diziplina anitzeko artista. 2005ean hasi zuen ibilbide profesionala dantzari gisa, La Veronal, James Thierree, Provisional Danza, Sharon Fridman eta Emmanuel Eggermond konpainietan. 2011tik freelance sortzaile gisa aritu da, eta beste artista batzuekin lankidetzan ere bai, eta nazioarteko erakunde eta plataformen babesa lortu du. Bere sorkuntza-lanak eta interpretazioak sarituak izan dira nazioartean. Gaur egun, MANU pieza eszeniko berria sortzen ari da, Centro Coreográfico Canal-aren laguntzarekin.
Web: www.manuelrodriguezr.com
Instagram: @aboutmanuel
Kubo Baltza espazioa esperientzia eta espazioa hobetzen dituzten teknologia digitalez hornitu da, Euskadiko arte eszenikoetara bideratutako Europako Next Generation Funtsei esker.