Azkuna Zentroa - Marta Ramos

MARTA RAMOS-YZQUIERDO. “TRABAJAR MENOS. HACER MÁS”

IRAKURKETA

,  PERFORMANCEA

DATA

Urtarrilak 12, asteazkena / Utarrilak 11, asteartea. Azkuna Zentroko artista eta ikertzaile egoiliarrekin hitzartutako tailerra

ORDUA

18:30

ESPAZIOA

Sala Bastida

SARRERA

Dohainik, aurrez izena emanez gero

Roma Akademia erakusketako artista den Marta Ramos-Yzquierdok, "Trabajar menos. Hacer más" ("Lan gutxiago egin. Gehiago egin") bere proiektuaren barruan, "Hacer el indio en 77" ("Indioarena egin 77an") hitzaldi performatiboa proposatu du, kuradoreak Erroman egin zuen bidaian zeharreko ibilbide gisa, lan egiteak zer esan nahi duen edo zer esan nahi dezakeen ulertzeko eta eginkizuna praktika artistikoetatik nola birpentsatu jakiteko.

"Zergatik hitz egin gaur Italiako 1977. urteaz? Aukera hau hainbat irakurketatan oinarritzen da, neokapitalismoa, kapitalismo kognitiboa, kapitalismo berantiarra edo semiokapitalismoa (beste nomenklatura batzuen artean) aztertzeko: Antonio Negri eta Michael Hardt, Maurizio Lazzarato eta Franco Bifo Berardiren testuak", azaldu du artistak. "Teoriko horiek izan ziren 1977ko gazteak", eta urte hori hartzen da 1968ko maiatzen bukaeratzat.

Baina "ziklo utopiko bat ixteaz gain", kuradorearen ustez, Italian 1977an egin ziren jarduerek "gaur egun ditugun muga gainditu horiek iragartzen dituzte", hala nola proposamen eta lengoaia arauemaileak berrirakurtzea, ezkerreko ideologiak barne, sormena eraldatzeko gakoa dela sinestea, gorputzaren birbalorazioa eta jaia hizkuntzaz harantzagoko adierazpen-esparrutzat hartzea, dibertsitate oro bizitzeko aukera posible gisa hartzea.

Aurretik, Marta Ramos-Yzquierdok tailer bat eskainiko du urtarrilaren 11n, Azkuna Zentroko artista eta ikertzaile egoiliarrekin hitzartuta, arlo artistikoko lanak gizartean izan dezakeen eginkizunari buruz hausnartzeko.

Marta Ramos-Yzquierdo (Frantzia, 1975). Kuradore independentea da; 2013az geroztik lan artistikoaren kontzeptuaz ikertzen du, lan horren lan-baldintzez eta pertzepzio sozialaz. Historias em display (WT) taldeko kide izan da Brasilen, narratiba historikoetan txertatze kritikoak egiteari buruzko lankidetza-proiektuan.

Partekatu:

ERLAZIONATUTAKO INFORMAZIOA