ERAKUSKETA
DATA
2021eko maiatzaren 27tik irailaren 26ra
ORDUTEGIA
Astelehenetik larunbatera: 10:00 - 20:00 / Igandea: 10:00 - 14:00
LEKUA
Mediateka Galeria
SARRERA
Dohainik leku guztiak bete arte
Miriam Isasi artista bisualak "Resina, brea y glicerina" (Erretxina, brea eta glizerina) proiektuaren emaitza aurkezten du, paisaiaren identitateari lotutako ikerketa bat, etnobotanikara lengoaia plastiko batetik hurbiltzeko, gure testuingurua ulertzeko kontzeptu natural gisa.
Partekatu:
Sendabelarren eta haien sistema immunologikoen erabileratik abiatuta, proiektua konifero-basoetan hasten da, arroka-erretxina hari gidari gisa hartuta proiektuaren garapenean. Planeta metalikoen bidez, kontzeptu alkimiko gisa, hainbat eskultura landu dira, landareen zezidio-forma desberdinetan oinarrituta. Artista lanean hasi da kontzeptu horrekin eta instalazio honetan presentzia izatea nahi izan du. Transmutazio-elementuak, magiara, bitxira, biziraupen- kapsuletara edo planeta-sistemetara eramaten gaituztenak.
Garapen-prozesuan, Miriam Isasik sakon ikertu ditu landareen eta petrikiloen praktika sendatzailearen arteko loturak, baliabide naturalen inguruko herri-kultura eta tradizioa, eta landareen erabilera eta botanikatik egindako azterketa teknikoagoa ere bai.
Artistak Babesturen esparruan egin du lan hau. Azkuna Zentroak sorkuntza garaikideari laguntzeko duen programa berezia da Babestu, 2020an abian jarritakoa.