EszenAZ- Nicola Galli

NICOLA GALLI. “DESERTO TATTILE”

DANTZA

DATA

2024ko azaroak 7, osteguna

ORDUA // IRAUPENA

19:00 // 55'

ESPAZIOA

Kubo Baltza

SARRERA

14€ / 11,20€ AZ Txartelarekin (Urriaren 7a baino lehen erositako sarrerek %50eko deskontua izango dute.)

TARIFA MURRIZTUA

Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 12€ sektoreko profesionalentzat, 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 12€ taldeak (8 lagunetik gora) / 8€ gurpil-aulkian dagoen pertsonarentzat eta laguntzailearentzat. Urriaren 7a baino lehen erositako sarrerek % 50eko deskontua izango dute.

Rovereteko Dantza Garaikideko Oriente Occidente Jaialdian (Italia) estreinatu ondoren, Nicola Galli koreografoak "Deserto tattile" aurkezten du, basamortuari eta paisaiaren ideiari buruzko bere ikerketa koreografikoaren bigarren atala.

“Deserto digitale” (2018) izena zuen lehen atalak, eta, hartan bezala, oraingoan ere, gizarte garaikidearen ezaugarriak eta giza jarduerak munduan duen isla ikertzeko irrika berritu batean gorpuzten da basamortuaren ikuspegi irudizkoa: gizarte-bakardade gero eta handiagoa, abiadura antropikoa eta distantzia eta muga kontzeptuen “lurruntzea” ikertzeko irrikan.

Partekatu:

SINOPSIA

Koreografoaren poetikak –eszena osatzen duten hizkuntzen eta elementuen arteko hierarkiarik ezean oinarritua– keinua, argia eta soinua uztartzen eta trinkotzen ditu erlazio organiko eta elkarreraginezko batean, artxibo figuratibo bat sortzeko, non deskribatzen baita basamortua espazio fisiko huts gisa, gorputzaren paisaia gisa eta barne-egoera existentzial gisa.

Munduko tokien amildegiak eta giza arimaren sakontasunak forma hartzen dute eszenatokian, irudi bidaiari opaku isilek zeharkatzen dutela eszena, gure begiradari gonbita eginez irudi ukigarri eta muskularrak ikustera eta ezin konta ahala perspektibatan galtzera, eguneroko bizitzaren kadentzia soinu-magma batean agertuz eta desagertuz, espazio-denboraren pertzepzioa galarazteraino.

Azkuna Zentroak Nicola Galli-aren lana aurkezten du Dantzaldian, La Fundición-en Nazioarteko Dantza Jaialdian.

Nicola Galli

FITXA ARTISTIKOA

Kontzeptua, zuzendaritza eta koreografia: Nicola Galli
Dantza: Nicola Galli, Giulio Petrucci
Argia: Lucía Ferrero
Dramaturgoa: Giulia Melandri
Produkzioa: TIR Danza, Nebulosa
Koprodukzioa: Oriente Occidente eta beste bazkide batzuk (zehazteke)
Egonaldi artistikoak: TROIS C-L Centre Chorégraphique, Oriente Occidente, PIM Of
Laguntzaileak: Network Grand Luxe, Orbita | Spellbound Centro Nazionale di Produzione della Danza

NICOLA GALLI

Nicola Galli (1990, Italia) koreografoa, dantzaria eta argiztapen- eta jantzi-diseinatzailea da. Gimnasta izan zen, eta Teatro Nucleo taldearekin eta, aurrerago, CollettivO CineticO taldearentzat dantza eginez hurbildu zen hizkuntza garaikideetara.

2010az geroztik, ikerketa koreografiko bat garatzen ari da, ardatz harturik gizonaren eta naturaren arteko erlazio estua eta “estratifikazioa” eta “paisaia” ideien azterketa. Bere lana adierazteko, ekintzak eta dispositiboak baliatzen ditu: koreografiak eta performanceak nahiz instalazioa eta ideazio grafiko-bisuala.

@nicolagalli

web Nicola Galli

 

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK
Logo Dantzaldia