ANTZERKIA
DATA // ORDUA
Azaroaren 9a eta 10a, osteguna eta ostirala // 19:00
IRAUPENA // HIZKUNTZA
ordu 1 eta 40 // Gaztelaniaz
ESPAZIOA
Auditorioa
SARRERA
18€ / 12,50€ AZ Txartelarekin (Urriaren 10a baino lehen erositako sarrerak %50eko deskontua izango dute)
TARIFA MURRIZTUA
Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 13,50€ sektoreko profesionalentzat, 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 13,50€ taldeak (8 lagunetik gora) / 9€ gurpil-aulkian dagoen pertsonarentzat eta laguntzailearentzat. Urriaren 10a baino lehen erositako sarrera guztiek %50eko deskontua izango dute.
Pailazo metafisikoen bikoteak -Oscar Gómez Mata eta Juan Lorientek- jarraitzen du sentiberatasunaren azpian sentiberatasuna bilatzen .
Juan Loriente eta Oscar Gómez Mata aktoreak, sortzaileak eta poetak dira. Biek ala biek misterioa jasotzen duen errealitate gisa hartzen dute agertokia. Kontua da jolastea harridura eta inozentziaren artean, lantzea existitzen dena eta bere B aldea, alegia, ametsa. “Errealaren” bi detektibe dira. Zehatzago esateko, egiaz hartzen dugun ideia lantzen dute.
Beren konplizitate artistikoa jaio zen “MAKERS” sorkuntzarekin. Oscar Gómez Matak sortu zuen Compagnie l'Alakran-ekin, Azkuna Zentroko Artista AZkide gisa. Hori da, berriz, “INACTUALES”-en sormen-bultzadaren oinarria. Pailazo metafisikoen bikote honek jarraitzen du sentiberatasunaren azpian sentiberatasuna bilatzen. Oraingoan materia bizigabea dago hor, frogatu gabeko egia batzuk guri erakusteko. Oraingoan, Sandra Cuestaren laguntza artistikoa izango dute. 2020an, “Lo adherente y el fuego” soinuzko esku-hartzea egin zuen Azkuna Zentroan.
Partekatu:
Gaur egun, gero eta zailagoa da konfiantza izatea. Zalantza egiten dugu ikusten eta entzuten dugunaz. Ezin gara ziur egon zuk eta biok gauza bera ikusiko dugunik. Ikusgai denak errealitatearen irudi bat ematen digu benetan? Zerbait ikusten dugu, baina ez dakigu benetan zer den.
Kolapso sistemikoaren distopia-aldi honetan, gizakia gizabanako sortzaile gisa onartzeko gabezia-aldi honetan, nahi genuke arimaren esperientzia bat proposatu, birsortzeko modu bat, intuizio sentiberak eta hipersentiberak mundura itzultzeko modu bat, askotan arrazoimenetik edo pentsamendu kartesiarretik haratago praktikatzen baitira, eta gure urratsak errugabetasunean jartzen baitituzte, eta hori gabezia ikaragarria da gure gizartean.
“INACTUALES” Grütli – Genevako (Suitza) arte bizien ekoizpen- eta hedapen-zentroaren, “INACTUALESen“ eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren koprodukzioa da.
FITXA ARTISTIKOA
Sorkuntza eta zuzendaritza: Oscar Gómez Mata
Antzezleak: Juan Loriente eta Oscar Gómez Mata
Lankidetza artistikoa: Sandra Cuesta
Argia eta zuzendaritza teknikoa: Leo García
Eszenografia: Vanessa Vicente
Jantziak: Doria Gómez Rosay
Soinua: Fernando De Miguel eta Sandra Cuesta
Ekoizpena eta administrazioa: Delphine Rosay
Komunikazioa: Doria Gómez Rosay
Zabalkundea: Oscar Gómez Mata – Compagnie l'Alakran
Koprodukzioa:Le Grütli – Centre de production et de diffusion des arts vivants – Genève, le Théâtre populaire romand – Centre neuchâtelois des Arts vivants – La Chaux-de-Fonds, l’Arsenic – Centre d’art scénique contemporain – Lausanne et Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao
Laguntza: Loterie Romande Genève, Fondation Leenaards eta Comédie de Genève (Residencia)
L’Alakran Genevako hiri, errepublika eta kantoiaren eta Arc en Scènes Fundazioaren itunpeko konpainia da (2022-2024).
L’ALAKRANek emozio erradikalak pizten ditu eszenan, ikuskizun ludikoak, filosofikoak eta poetikoak sortuz beti. Testuinguru politikoa, jarrera kritikoa, berezkoa zaio proiektu artistikoari, gizabanakoaren eta kolektibitatearen arteko harremanaz galdetzeko, erantzunik emateko edo hitza eta ideologia finkatzeko asmorik izan gabe.
enevan (Suitzan) bizi da eta bertan lan egiten du. Aktorea eta zuzendaria da. Espainian hasi zen antzerki-jardueretan, 1987an Legaleón-T konpainia sortu baitzuen beste kide batzuekin batera, eta ikuskizunak egin baitzituen haiekin 1996ra arte. 1997an, L’Alakran konpainia sortu zuen Genevan, eta zuzendaritza, sorkuntza, dramaturgia eta zenbait ikuskizunetako testuak egin ditu bertan. 2013. urteaz geroztik, arauzko irakaslea da Manufacture-n, Suitzako antzerki-eskola frantsesean (HETSR). 2018an Suitzako Antzerkiko Sari Nazionala jaso zuen, eta Azkuna Zentroko artista AZkidea izan da 2019 eta 2022 urteen artean.
Kantabriako aktorea, ezagunagoa da antzerki-arloan, ohikoa baita Rodrigo Garcíaren eta La Carnicería Teatroren muntatze-lanetan. Noizean behin zineman ere egin du lan, besteak beste, La espalda de Dios (Pablo Llorca) eta Smoking Room (Cesc Gay) filmetan.
Kubo Baltza espazioa esperientzia eta espazioa hobetzen dituzten teknologia digitalez hornitu da, Euskadiko arte eszenikoetara bideratutako Europako Next Generation Funtsei esker.