ANTZERKIA
DATA // ORDUA
2024ko maiatzaren 23a, osteguna // 19:00
ESPAZIOA // IRAUPENA
Auditorioa // 95'
SARRERA
15€ / 10,50€ AZ Txartelarekin (Apirilaren 23a baino lehen erositako sarrera guztiek %50eko deskontua izango dute)
TARIFA MURRIZTUA
Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 11,25€ sektoreko profesionalentzat, 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 11,25€ taldeak (8 lagunetik gora) / 7,50€ gurpil-aulkian dagoen pertsonarentzat eta laguntzailearentzat. Apirilaren 23a baino lehen erositako sarrera guztiek %50eko deskontua izango dute.
DOKUMENTUA
Informzaio-orria
Gure existentziaren mugak aztertzeko gonbidapena.
“Confines” lana identitateari, aurrerapen zientifikoari eta errealitatearen eta fikzioaren arteko muga iragazkorrei buruzko ikerketa eszeniko baten emaitza da, samurtasunaren eta komikotasunaren artean dabilena, eta ikuslearen konplizitatea eskatzen du.
Pablo Viarren antzerki-ikuskizun berriak gogoeta bat proposatzen du munduan gizaki gisa dugun existentzia baldintzatzen duten helburu edo mugei buruz, eta horiek gainditzeko dugun gaitasunari eta nahiari buruz.
Partekatu:
“Confines” ikuskizun poetikoa da, aktoreen lan fisiko eta bokalean oinarritutako ispilu-jokoa, eszenografiamoldagarria eta argien eta soinuaren diseinu iradokitzailea du, eta gonbit egiten digu gure existentziaren mugak Esploratzera.
Eguzki Zubia (La dinamika) eta Txubio Fernández Jaúregui (Legaleón-T eta Kolektivo Monstrenko) dira Azkuna Zentroak koproduzitutako antzezlan honetako protagonistak.
FITXA ARTISTIKOA
Sorkuntza eta Interpretazioa: Eguzki Zubia, Txubio Fdéz. de Jáuregui
Off-eko ahotsa: Giselle Wai Lau
Sorkuntza, eszenografia eta zuzendaritza: Pablo Viar
Argiak: Carmen Martínez
Soinu espazioa eta jatorrizko musika: Bruno Tambascio
Jantziak: Eguzki Zubia/Pablo Viar
Bideoa: Pablo Viar eta TDW
Konpainiako teknikaria: Ignacio Hita Prats
Jatorrizko testuak Txubio Fdez. de Jaúregui, Eguzki Zubia eta Pablo Viar
Pasarteen egileak: Charles Darwin, T.S. Eliot, W. Shakespeare, W. Benjamin, Richard Dawkins, J. L. Arsuaga, Sue Black et al.
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoren, Pablo Viar-en eta Muxikebarriren baterako produkzioa
Antzerki-, opera- eta zarzuela-zuzendaria da, Musika eta Arte Eszenikoetan diplomatua London Academy of Music and Dramatic Art-en, eta Historian lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean. Bere azken lanen artean, honako hauek nabarmentzen dira: “La vida es sueño”, Almagroko Jaialdia 2021; “Enigma Pessoa”, Madrilgo Abadiako Antzokia, orain berrian Londresen eta nazioarteko hainbat jaialditan antzeztua; Pucciniren “Madama Butterfly”, Jerezeko Villamarta Antzokia; W. Shakespeareren El sueño de una noche de verano / Uda gau bateko ametsa”, Bilboko Arriaga Antzokia, 2016ko Euskal Ekoizpen Onenaren Ercilla Saria; eta Guridiren El caserío de Guridi” eta “Iphigenia en Tracia” zarzuelak Madrilgo Zarzuela Antzokian.
Horrez gain, musika-ikuskizunak diseinatu ditu Madrilgo Errege Antzokian, Bilboko Arriaga Antzokian, “Etxea” Kepa Junkerarekin, Juan March Fundazioan eta Getxoko Muxikebarri Arte Eszenikoen Zentro berriaren irekiera-jardunaldian (Bizkaia).