Azkuna Zentroa: Eszenaz   Paul B

©Luis Luque

PAUL B. PRECIADO. “YO SOY EL MONSTRUO QUE OS HABLA”

HITZALDI DRAMATIZATUA

DATA // ORDUA

2024ko otsailak 15, osteguna // 19:00

ESPAZIOA // IRAUPENA

Auditorioa // 120'

SARRERA

18€ / 12,50€ AZ Txartelarekin (Urriaren 15a baino lehen erositako sarrerak %50eko deskontua izango dute)

TARIFA MURRIZTUA

Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 13,50€ sektoreko profesionalentzat, 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 13,50€ taldeak (8 lagunetik gora) / 9€ gurpil-aulkian dagoen pertsonarentzat eta laguntzailearentzat. Urriaren 15a baino lehen erositako sarrera guztiek %50eko deskontua izango dute.

Utopia berri bat irudikatuz .

2019ko abenduan, Paul B. Preciadok hitzaldia eman zuen Parisko l’École de la Cause Freudienne-ren jardunaldietan bildutako hiru mila eta bostehun psikoanalistaren aurrean. Franz Kafkaren testuari berriz helduz — non giza hizkuntza ikasi duen tximino bat zientzialarien akademia bati mintzo zaion—, Paul B. Preciado gizon trans gisa eta genero ez-bitarreko pertsona gisa mintzo zaio psikoanalisten batzarrari, alde batetik, psikiatriaren, psikologiaren eta psikoanalisiaren egiturazko indarkeria salatzeko, homosexual, trans, intersexual edo genero ez-bitarrekotzat hartzen diren pertsonei dagokienez, eta, bestetik, psikoanalisiari gonbit egiteko gaur egungo genero- eta sexu-mutazioetara ireki dadin. Emaitza bakarrizketa bat da, aldi berean intimoa eta politikoa, eta psikoanalistei ez ezik, guri mintzo zaigu, aldaketa onartzeko eta utopia berri bat irudikatzeko dugun gaitasunari.

Partekatu:

“Yo soy el monstruo que os habla” ez da obra bat, ezta testu baten antzerki-egokitzapen bat ere. Zerbait desberdina da, egileak dioenez. Hainbat ahotsetara egindako testu bat da, harekin hitz-komunitate bat sortzen saiatzen da, eta agerian uzten du antzerkiari buruz interesatzen zaiona: gorputz bat adierazle publiko bihurtzeko aukera; naturalizatuak izan diren beste espazio batzuk nola interpelatu ditzakeen. Paul B. Preciado Cabello/Carceller artisten “Ahots bat Erausorentzat. Trans garai baterako epilogoa” erakusketaren komisarioa da. Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok ekoitzi, eta 2022ko martxotik irailera bitartean izan zen ikusgai.

Azkuna Zentroa: Libro   Paul B

FITXA ARTISTIKOA

Ekoizpena: ElenaArtesescenicas
Antzezleen zerrenda: Paul B. Preciado, Bambi, Victor Viruta, Andy Díaz, Fabi Hernández
Testua eta zuzendaritza: Paul B. Preciado
Lankidetza artistiko eszenikoa: Tanja Beyeler eta Natalia Álvarez Simó
Laguntzaile artistikoa: Alexandru Stanciu
Koordinazio teknikoa: Béla Nagy
Ekoizpena: Elena Martínez – ElenaArtesEscénicas, Conde Duque Kultura Garaikideko Zentroaren lankidetzarekin.
Argiteriaren diseinua: Paco Ariza eta David Checa
Koordinazioa: Gabi Belveder
Gestio-ardura: Conde Duque, Gema Monja
Esker onak: Luis Luque, Carlota Ferrer, Jessica Velarde, Equipo CCC Conde Duque eta Madrilgo Udala

PAUL B. PRECIADO

Filosofoa, arte-komisarioa eta zinema-zuzendaria da. Ezaguna da nazioartean gorputzaren, generoaren eta sexualitatearen politikei buruz egin duen lanagatik. Beste zeregin instituzional batzuen artean, Bartzelonako Museu d'Art Contemporani-n Programa Publikoen eta Ikasketa Independenteen Programaren zuzendaria izan da, baita Programa Publikoen komisarioa documenta 14 Kassel eta Atenasen ere, eta Taiwango Pabiloiaren komisarioa Venezian. “Manifesto Contra-sexual”; “Testo Yonqui, Sexo, drogas y biopolítica”; “Pornotopía; Un Apartamento en Urano;” “Yo soy el monstruo que os habla” eta “Dysphoria Mundi” liburuak idatzi ditu, denak Anagramak argitaratuak. Kritikak bere lehen filma goraipatu zuen, “Orlando: mi biografía política”, eta lau sari jaso zituen 2023ko Berlinalen. Burgosen jaio zen, eta Parisen bizi da.

@paulbpreciado

web Paul B. Preciado

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK
Financiado por la UE
Plan de recuperación
Logo: Gobierno vasco
Bizkaia foru aldundia