banner_acute_x_low

PERIPHERIES OF PERFORMING ARTS AND NEW TECHNOLOGIES

PROGRAMA PROFESIONAL

DATA

2025eko maiatzaren 13tik 15era

ORDUA

9:15 - 20:00

SARRERA

Profesionalentzat erreserbatua, aldez aurretik izena emanda

HIZKUNTZA

Ekitaldi guztiak ingelesez izango dira / Bastida Aretoko ekitaldi guztiek aldibereko interpretazioa izango dute euskarara eta gaztelaniara

Folleto

DOKUMENTUA

Egitaraua

Azkuna Zentroak Peripheries of "Performing Arts & New Technologies" sinposioa antolatu du, teknologien bidez arte eszenikoen ekoizpenean berrikuntza lantzeko "ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology" Europako proiektuaren esparruan.

Erreferentziako 14 antzoki, kultura-zentro, unibertsitate eta arte sortzaileen erakunde daude Europako partzuergo horretan, besteak beste, Azkuna Zentroa. 2022az geroztik, forma berriak ikertzen eta testatzen dituzte, agertokian istorioak kontatzeko eta ekoizteko moduan teknologia digitalak txertatzeko, entzuleek eragin-truke desberdina izan dezaten. Diziplinarteko ikuspegiarekin eta baterako sorkuntzako metodologiekin, “proba kulturalen banku” bat sortzen ari dira, prototipo ukigarri eta berritzaileekin, dramaturgiaren, diseinu eszenikoaren eta publikoaren parte-hartzearen esparruan. 

Proiektu horren zer-nolakoak erakutsiko dira praktika artistikoen sektore profesionalari zuzendutako Peripheries of Performing Arts & New Technologies sinposioan. Topagune horretan, hainbat kulturatako artista, antzerkigile, teknologo eta pentsalariak hizketan arituko dira sorkuntza eszeniko garaikideaz eta sortzen ari diren teknologiez, ikuspegi askotariko eta tekno desberdinetatik. Sinposioan, prozesu horiek guztiak dantza, antzerki eta ekintza performatiboarekin hibridatuko dira. 

Programak talde-hitzaldiak, workshop-ak, networking aukerak, arte erakustaldiak eta publikoari zabalik egongo diren eszena-ekoizpen zein arte-instalazio esperimentalen emankizunak barne hartuko ditu. LĀTTICE nabarmentzen da, Ziomara Hormaetxeren dantza performatiboko pieza, Azkuna Zentroak ekoitzia proiektu europar honen esparruan, eta fisika kuantikoaren printzipioetan oinarritua. 

PROGRAMA

MAIATZAK 13, ASTEARTEA

15:30 – 19:30 – Design thinking workshop.  Saxion University of Applied Sciences // Bastida Aretoa (Edukiera mugatua)
Teknologia digitalak arte eszenikoetan sartzean, aukera berriak azaldu dira sorkuntzarako, baita erronka erabakigarriak ere, dibertsitate, inklusio eta errepresentazioari dagokienez. Panel honek aztertzen du nola aberastu dezaketen teknologia berriek teknodibertsitatea, tradizioz bazterretan egon diren narratiba eta praktika artistikoei ahotsa eta espazioa emanez. Helburua da bide praktikoak eta etikoak identifikatzea, iraultza digitala lagungarria izan dadin benetan eszena artistiko pluralago, demokratikoago eta teknologikoki askotarikoago bat lortzeko.

  • Herman Paassen. Ikertzailea. Saxion University of Applied Sciences
  • Hester van der Ent. Katedratikoa. Saxion University of Applied Sciences
MAIATZAK 14, OSTEGUNA

9:15Akreditazioak // Bastida Aretoa
9:45 – Inaugurazio-hitzaldia: Visions of the performing arts of the future // Bastida Aretoa

  • Christl Baur. Ars Electronica jaialdiaren zuzendaria

10:30 – ACuTe Talk Session 4: City Game Nova Gorica // Bastida Aretoa

  • Carla Meller. Nazioarteko Lankidetzak. Academy for Theatre and Digitality (moderatzailea)
  • Marko Bratuš. Arte zuzendaria. SNG Nova Gorica
  • Markus Schubert. Teknologoa eta Nebelflucht-en sortzailea
  • Herman Paassen. Ikertzailea. Saxion University of Applied Sciences
  • Hester Van der Ent. Katedratikoa. Saxion University of Applied Sciences

11:30 – Kaferako atsedena
12:00 – Showcase case open lab: CUBUS and other artifacts // Iparraguirre Aretoa

  • Andrés Beladiez. Eszena-zuzendaria
    “CUBUS” testuinguru dramatikoan sortzen ari diren teknologien aukerei buruzko ikerketaren emaitza da, multimedia-instalazio interaktibo bat, haurrentzako jostailu eszeniko bat. Espazio-denborazko atari gisa asmatutako ikuskizun tekniko-dramatiko honek jakin nahi du ea posiblea den esparru dramatiko bat eraikitzea, ikusleek ikusten dutena aukeratu eta moldatu ahal izan dezaten. 

17:30 – Panel 1: Tecno-Diversity // Bastida Aretoa

  • Marta Monfort. SAREA-ko kidea
  • Marcos Pereira. Artista multidisziplinarra (online)
  • Amaia Vicente. Artista eta ikertzailea
  • Inés Enciso. Inklusio eta irisgarritasun aholkularia. Centro Dramático Nacional

20:00 – Performance bertikala: ATXINE. Janire Etxabe  // Kulturen Ataria

MAIATZAK 15, OSTEGUNA

15:30 – Panel 2: Post-Digital audience // Bastida Aretoa

  • Pepe Zapata. Publiko kulturaletan aditua
  • Christy Romer. Komunikazio arduraduna. European Theatre Convention

16:30 – Experimenting with performances and installations

  • Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology from Bilbao. Presentado por Jaime de los Ríos, artista new media
  • Prosessen Mot Menneska. Anders Hasmo antzerkigileak eta Det Norske Teatret-en eszena-zuzendaria den Peer Arne Perez Øian-ek aurkeztua. Bastida Aretoa // Bastida Aretoa
  • Held in Human II: Rose in Your Brain. Onlineko aurkezpena
  • Reconstituirea. Augmented Space Agency-ko Ikerketa Digitaleko arduraduna den Ciprian Făcăeruk eta aktore/performerra eta Teatrul Național Marin Sorescu Craiova-n project manager-a den George - Albert Costeak aurkeztua. // Fernández del Campo Aretoa
  • WUNDERLAND. Aurkezpena eta esperimentazioa: arte-zuzendaria // Mediateka BBK

18:00 – Hitzaldi-performancea // Bastida Aretoa

  • Claudix Vanesix. Performerra

19:00Mugimenduko lan performatiboa: LÀTTICE. Ziomara Hormaetxe. Estreinaldia. Azkuna Zentroaren ekoizpena ACuTe proiektuaren esparruan // Auditorioa

20:00 – Performance bertikala: ATXINE. Janire Etxabe // Kulturen Ataria

ACute
Cofinanciado por la UE