EszenAZ - Poliana Lima - Oro negro

POLIANA LIMA. “ORO NEGRO”

DANTZA

DATA

2023ko ekainaren 8a, osteguna

ORDUA

19:00

ESPAZIOA

Auditorioa

SARRERA

18€ / 12,50€ Az Txartelarekin

TARIFA MURRIZTUA

Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 13,50€ sektoreko profesionalentzat, 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 13,50€ taldeak (8 lagunetik gora) / 9€ gurpil-aulkian dagoen pertsonarentzat eta laguntzailearentzat

web

WEB OFIZIALA

POLIANA LIMA

"Oro negro" zuzeneko musika duen bi gorputzeko solo bat da.

Petrolioa, mundua eraldatu duen urre beltza da Poliana Lima dantzari eta koreografoak pieza hau egiteko erabili duen metafora. Piezak poetikoki lotzen du altxor baten indusketa-prozesua eta mendebaldeko kultura hegemonikoan ukatuak eta baztertuak izan ziren elementu eta identitate batzuen balioespena.

“Oro negro”, gorputza da aztarrika egiten duen eta aztarrikatua den objektua, deabruzkoa agerian uzten duena: haragi biguna, zaurgarria eta galkorra; erotiko femeninoa, emakume baten desiraren ikuspegitik; belztasuna eta herrikoia.

Partekatu:

“Oro negro”, gorputza oroimen biziko lurralde gisa hartzen da, eta dimentsio biografikoak, familiarrak eta komunitarioak, soziokulturalak, eta mitikoak eta espiritualak egituratzeko eta irakurtzeko leku gisa. Gorputzaren ikuskera horrek aukera ematen du hainbat belaunalditan zehar ohiturak, azturak, indarkeriak, oinazeak eta gozamenak transmititzeko izan diren ukimen-prozesuen aztarnak aztertzeko. Gorputza konglomeratu askotariko, ezegonkor eta dinamiko gisa eratzen duten identitate-, kultura- eta denbora-dimentsio ugari horiek aztertuz.

Abadiako Antzokian estreinatu ondoren, 2022ko Udazkeneko Jaialdiaren 40. edizioan, Poliana Limak bere lan berria aurkeztuko du Azkuna Zentroan, bertan garatu baitu piezaren sormen-prozesuaren zati bat.

FITXA ARTISTIKOA

Kontzeptua, zuzendaritza eta koreografia: Poliana Lima
Dantzariak: Poliana Lima eta Miguel Ángel Chumo Mata Dramaturgia: Javier Cuevas
Koreografiako laguntzailea: Lucas Condró  Argiztapenaren diseinua: Carlos Marquerie
Soinuaren diseinua: Óscar Villegas
Jatorrizko musika: Pablo Sánchez
Fotografia: Álvaro Gómez Pidal
Bideoa: Álvaro Gómez Pidal
Ekoizpena: Isabella Lima
Koprodukzioa: Poliana Lima eta Mapas Fest
Lankideak: Udazkeneko Jaialdia, Madrilgo Udala, Azkuna Zentroa, San Cristóbal de la Lagunako Udala, Teatros del Canal, Tenerifeko Auditorioa.

POLIANA LIMA

Poliana Lima (Brasil, 1983) koreografoa, dantzaria eta irakaslea da. Txikitatik dantzan aritu nahi izan zuen, eta 20 urterekin bere bizitzako funtsezko zatitzat hartu zuen. Palo En La Rueda da haren lehen sorkuntza, 2011koa. Harrezkero, haren piezak nazioarteko eta Estatuko hainbat jaialditan izan dira ikusgai eta saritu egin dituzte.

Gorputza bere adierazpenaren objektu nagusitzat hartu, eta aukerak aztertzen ditu, ikusleekin era erraz eta sakonean komunikatzeko moduko poetika bat sortzeko eszenan. 
 Identitatea eta oroimena bezalako gaiak, besteak beste, behin eta berriz agertzen dira haren sorkuntzetan, baita sorkuntzaren eta pedagogiaren arteko harremana ere, funtsezko alderditzat jotzen baitu artista gisa egiten duen lanean.

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK

ESPAZIOAREN BABESLEA:

NextGenerationEU
Plan de Recuperación, Transformación y Resilencia
Gobierno Vasco

Kubo Baltza espazioa esperientzia eta espazioa hobetzen dituzten teknologia digitalez hornitu da, Euskadiko arte eszenikoetara bideratutako Europako Next Generation Funtsei esker.

logo diputacion de bizkaia