DANTZA
, TOPAKETA
Gustatzen al zaizu dantzatzea? 60 urte inguru al duzu? Praktika eszeniko batean parte hartu nahi al duzu? Eman izena Hasiberriak proiektuan.
Azkuna Zentroak – Alhóndiga Bilbaok deialdia ireki du, Carlota Mantecón koreografoak zuzendutako proiektu eszeniko honetan parte hartuko duten 60 urtetik gorako hamar emakumeak hautatzeko. Proiektuak kolektiboa denaren balioa eta adinekoen eta emakumeen gorputzek eszenan duten agentzia landuko ditu.
Parte hartzeko, ez da aldez aurretik dantzaren arloko prestakuntzarik edo esperientziarik izan behar. Mugimenduan oinarritutako elkarbizitza kolektiboko ekintza batean dantza egiteko, esploratzeko eta ondo pasatzeko gogoa besterik ez. Eta saioetara eta azken jendaurreko aurkezpenera joateko konpromisoa.
Carlota Mantecónek bi asteko prozesuan lagunduko dio taldeari dantza eta performatibitateko tresnak eskainiz, eta praktika aktibatuko du, azkenean gailu eszeniko gisa publikoarekin partekatzeko.
Hasiberriak
Saioak: Abenduak 2, 3, 4, 5, 9, 10, 11
Ordutegi: 18:00 - 20:00
Lekua: Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao
Izen-ematea: Deialdi itxia, gehieneko parte-hartzaile kopurua lortzeagatik.
Jendaurreko aurkezpena: 2024ko abenduaren 12a, osteguna, 19:00. Kubo Baltza
Argibide gehiago: hemen