Raquel Meyers eta Borja Crespo artistek "Aukeratu zeure normaltasuna" deialdia zabaltzen dute Babestu sorkuntza garaikidea babesteko programan aukeratutako beraien proiektuaren barne.
Partekatu:
Aukeratu zeure normaltasuna proiektuak premiazko gogoeta kritiko bat du sorburu, inork deszifratzea lortzen ez duen etorkizunari egindako begirada berriei buruzkoa, alde digitalak duen eragin ulergaitzetik haratago. Bizitza sarean, sarerik gabe. Proiektuak elkarrizketarako eta kritikarako gune bat sortu nahi du garai pandemiko hauetan; aldaketarako gune bat, agian horrelakoa izango ez dena, aldaketa hutsekoa eta azaleko helburuetakoa.
"Zer da normaltasuna? Inork ez daki. Ez zuk ez nik. Inork ez. Horregatik asmatu beharra dago. Fabrikatu beharra dago. Horregatik saltzen digute. Saldu beharra dago. Janzten duzun soineko berri bat balitz bezala. Zaila da -ia ezinezkoa- zehaztea eta mugarritzea, egun asalduzko hauetan, krisialdi pandemiko betean. Garai berriak, ziurgabetasunak markatutakoak, benetan berriak al dira? Kulturaren mundu zoragarrian, edozein forma eta adierazpenetan, aritzen diren pertsonak dena hankaz gora jarri duen tsunami baten erdian daude. “Eta orain, zer?”. Bertan behera utziko dugu? Egingo dugu reset? Egokituko gara datorrena datorrela? Sortuko dugu geure normaltasuna? Azken batean, distopia batean bizi nahi al dugu? B seriekoa izanda ere. Z seriekoa? Patuak harrapatzen gaituenean, paturik baldin badago, pentsamendu-ildo argi batek baizik ezin izango ditu gure kontzientziak arindu: nire errealitatea nirea da, eta partekatu egiten dut, nire askatasuna bezala, baina inork ez du urratuko nire normaltasunaren ideia -pertsonala eta besterenezina-. Aukeratu zeure normaltasuna. Milioika daude. Oraintxe bertan, une honetan, ehunka mila sortzen ari dira. Pixkanaka, presarik gabe baina etenik gabe.
Zure “normaltasuna” nahi dugu, edozein formatutan, digitalean edo analogikoan. Zure aukerak nahi ditugu. Mila eta bat. Imajinatu eta bidal ditzazula zure izen/alterego/nickname-arekin eta esteka batekin (sare sozialak - facebook, twitter, Instagram, Tik Tok, webgunea edo antzekoa)".
Kontsultatu hemen bibliografia.