Azkuna Zentroa: Eszenaz - Rosario Toledo "Cuarteto"

ROSARIO TOLEDO. “CUARTETA”

DANTZA

DATA // ORDUA

Ekainak 6, osteguna // 19:00

ESPAZIOA

Auditorioa

SARRERA

18€ / 13€ AZ Txartelarekin (Maiatzaren 6a baino lehen erositako sarrera guztiek %50eko deskontua izango dute)

TARIFA MURRIZTUA

Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 12,50€ sektoreko profesionalentzat, 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 12,50€ taldeak (8 lagunetik gora) / 9€ gurpil-aulkian dagoen pertsonarentzat eta laguntzailearentzat. Maiatzaren 6a baino lehen erositako sarrerak %50eko deskontua izango dute.

"Cuarteta"-k "inauterietako laukote" baten entsegua egiten du, dantzaren eta cantearen bidez. Cádizko inauteri-talde jator horretan, kideak inoiz ez dira lau izaten, hiru edo bost baizik.

Rolak alderantzikatzean, Rosario Toledok, Inma “La Carbonera”k eta Eva “La Lebri”k atzerantz dantzatzen, atzerantz kantatzen eta atzerantz barre egiten dute. Eta hori guztia egiten dute, obarioak masailetan, birikak sudurrean, burua ipurdian eta bizkarra kopetan dituztela. Errepertorio tradizionala dute, iraulia, alderantzikatua, aldatua, nahastua, kontrakoa, antagonista.

Partekatu:

"Flamenkoa atzerantz dantzatzeak zer dakarren ikertzean, konturatzen gara zenbateraino dagoen berez flamenkoa alderantzikaturik. Inauterietako umorea, beraz, ezarritako egitura kolokan jartzea da guretzat, alderantzikatzeko lekua eta denbora, non dena sartzen den aurretik zein atzetik", azaldu du artistak.

Rosario Toledok Inma “La Carbonera” eta Eva Ruiz “La Lebri” ditu agertokian. Flamenkoaren tradizioko bi emakume kantari dira, eta jakin-minaz eta prestasunaz laguntzen dute, haiek dakitena proiektu honen zerbitzura jartzen. Bertan, Cádizko inauterietako umorea ikertu dute, alde femeninotik, Idoia Zabaletaren eta Pedro G. Romeroren laguntzarekin.

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaria: Rosario Toledo
Dramaturgia eta zuzendaritza-laguntza: Idoia Zabaleta (Azala)
Dantza: Rosario Toledo
Cantea: Inma “La Carbonera” eta Eva Ruiz “La Lebri”
Jantzien inputa: Carlos DíezCarlos Díez
Kanta-idazlea: Eva Tubío (aportación mujer eta carnaval)
Argien diseinua: Antonio Valiente
Zuzendaritza teknikoa/soinua: Manu Meñaca
Fotografia: Carmen Kahlo
Bideoa: Calde Ramírez
Laguntza: Pedro G. Romero
Ekoizpen-kudeaketa/banaketa: Antonio Juan Giménez (TheOSBmusic)
Ekoizpena: Rosario Toledo, Azala & The One Step Beyond (TheOSBmusic)
Sorkuntzako egonaldiak: Azala (Lasierra), Espacio Silvestre (La Muela), Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao (Bilbo), Garallón (Ozaeta).
Egonaldi teknikoa: In Progress Flamenco Festival (Torrox)

ROSARIO TOLEDO

Espainiar Dantzan lizentziaduna, Sevillako Goi Mailako Dantza Kontserbatorioan. Rosario Toledok (Cadiz, 1977) bere ibilbide profesionalari ekin zion Charo Cruz maisuaren eskutik, eta Manuela Carrasco eta Antonio El Piparen konpainiako kide izan zen.

Sevillako tablao ezagunetan egin zuen lan, ikuskizunetan gonbidatutako artista gisa, Javier Latorre, Javier Barón, Antonio Canales, Israel Galván, Joaquín Grilo, Miguel Poveda, Arcángel, Dorantes, José Antonio Rodríguez eta antzeko artistekin batera. Mario Mayarekin bakarlari gisa lan egin zuen De Cádiz a Cuba, la mar de Flamenco ikuskizunean.

Maisu handi horiekin izandako harremanari esker, dantza flamenkoaren oso ikuspegi pertsonala landu du. Dantza sakona, kontzeptuala eta ideiez hornitua, baina, aldi berean, oinak lurrean izanda, naturari atxikirik eta kalera irtenik. Testuinguru horretan, cadiztarrak proiektuak garatu ditu bere konpainiarekin, sekulako arrakasta lortu du kritikaren eta publikoaren aldetik eta ezinbesteko dantzari bihurtu da egungo flamenkoan.

"Atzerantz dantzatzea, atzerantz kantatzea, atzerantz barre egitea"

 @rostoledo

web Rosario Toledo

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK
Bizkaia foru aldundia