Azkuna Zentroa: Societat Doctor Alonso

SOCIETAT DOCTOR ALONSO. “HAMMAMTURGIA”

DANTZA

,  PERFORMANCEA

DATA

Maiatzak 26, osteguna

ORDUA

19:00

ESPAZIOA

Kubo Baltza

SARRERA

12€ / 8,50€ Az txartelarekin

PREZIO MURRIZTUA

Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 9€ 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako eta arte eszenikoetako profesionalentzat / 6€ taldeak (8 lagunetik gora) // Baldintzak: Adina eta desgaitasun-maila egiaztatu behar dira tarifa murriztua eskatzeko / Deskontuak ezin dira metatu

Societat Doctor Alonsok, Tomas Aragayk (antzerki- zuzendaria eta antzerkigilea) eta Sofia Asenciok (dantzaria eta koreografoa) zuzendutako konpainia eszenikoak, "Hammamturgia" aurkeztuko du, bere azken proiektu eszenikoa, "hammamturgia"ri buruz hausnartzen duena, dramaturgiaren beste alderdi gisa ulertuta.

Egindako ikerketetan, konpainiak “kode irekia” nozioarekin lan egin du beti. "Praktikaren bidez kontzeptualki mugatzen diren barne-jarraibide edo -arau batzuekin lan egiten dugu, eta garapenean mugako espazio gisa hartzen da publikoa: harrera irekia eta iluna izango da aldi berean, publikoa ziurgabetasunez egongo da tarte batez, kode horrek nolabait enkriptatzen baitu obraren ulermena", hausnartu du Societat Alonsok.

Ildo horretan, proiektuan ikerketa-parametro batzuk ezartzen dira barne-kode berri bat sortzeko. "Kode hori “hammamturgia” eta “giro” ideien ingurukoa da, eta aldagai aski izan beharko ditu ikusleek ulertu ahal izateko eta horiek irudimenerako lekua utzi beharko dute", azaldu du konpainiak.

Partekatu:

SOCIETAT DOCTOR ALONSO

Tomás Aragayk eta Sofía Asenciok zuzendutako konpainiak lengoaia eszeniko nahastezina eraiki du. Ikuskizunek tentsio-egoerak dituzte, arau dramaturgikoak berrasmatzeko eta aurrez ezarritako eskemak umore adimentsu eta freskoaren dosi handi batekin hausteko askatasunez sortutakoak.

ESPAZIOAREN BABESLEA:

Logo: Unión Europea – Next Generation EU
Logo: Gobierno vasco
Logo PRTR tres líneas_NEGRO

Kubo Baltza espazioa esperientzia eta espazioa hobetzen dituzten teknologia digitalez hornitu da, Euskadiko arte eszenikoetara bideratutako Europako Next Generation Funtsei esker.