Azkuna Zentroa

SORMEN ARTISTIKORAKO ATE IREKIAK: PROZESUEKIN TOPAKETA

JARDUNALDIA

DATA

Irailak 16, 16:30-21:00

Folleto

DOKUMENTUA

Programa

Irailaren 16an, osteguna, Azkuna Zentroak berriro irekiko dizkio ateak arte-sorkuntzariJardunaldi horretan arte-sorkuntzari laguntzeko programen bidez beren proiektuak garatzen ari diren artistekin partekatu eta esperimentatu ahal izango du publikoak.

Partekatu:

Hogeita hamar sortzailek baino gehiagok dute zentroarekin lotura programazioaren ildoen inguruko ikerketa, sormena eta ekoizpena sustatzen duten ekimenen bidez: zuzeneko arteak, kultura digitalak, zinema eta ikus-entzunezkoak, literatura eta arte bisualak, publikoei gerturatuko zaizkie, nahiz egindako obren bidez nahiz sortzeko prozesuen bidez.

Aurtengo jardunaldian azken hilabeteetan Babestu. Sorkuntza garaikideari laguntzeko programa berezian lan egin duten artisten proiektuen aurkezpena nabarmentzen da. 2020an aktibatu zen deialdi hori Covid-19ak erasandako prozesuen eta ikerketen garapena bultzatzeko. Irati Inoriza, Maider Aldasoro, Karlos Martinez eta Iker Vázquezen lanak egongo dira ikusgai urriaren 10era arte Zentroko zenbait gunetan. Babestuko egoiliarrak dira, baita ere, Miriam Isasi eta Borja Crespo & Raquel Meyers, eta hauek irailaren 16an irekiko dituzte beraien guneen ateak Mediateka BBKn, sormen-prozesuak aurkeztu eta partekatzeko. Gainera, Mediatekan bisita gidatuak egingo dira, ekipamendu horretan dauden espazioak eta baliabideak eta egiten diren jarduerak ezagutzeko.

Azkuna Zentroari atxikitako Isabel de Naverán, Laida Lertxundi eta Aimar Arriola artisten eta ikertzaileen lan prozesuak ikusi ahal izango dira Ate Irekietan Lantegia. Ideien laborategian dituzten guneetan. Gainera, Sra. Polaroiskak (Alaitz Arenzana & María Ibarretxe), Azkuna Zentroko artista AZ kideek, “Gorputzak, desirak eta almendratxo batzuk. Sra. Polaroiskaren film bat” liburuaren irakurketa egingo dute sei ahotsetara.

Jardunaldi horren esparruan, Tractora artisten kooperatibaren #Kinu5 saioa ere egingo da, kolektibo egoiliarren programaren barruan. Ainara Elgoibarrek eta Usue Arrietak gidatuta, Kinu autoprestakuntzako tresna bat da esperientzia sortzaileak partekatzeko, eta, horien bidez, espazioak irekitzeko tokiko eragileen ekoizpenerako eta prestakuntzarako, haien beharrizanetatik eta nahietatik abiatuta.

DendAZ. This is Basque Design, Azkuna Zentroko denda ere Atarira aterako da, dendan aurkitu daitezkeen produktuen lagin batekin. Produktuak diseinuaren inguruko komunitate sortzaile hau osatzen duten hogeita hamar diseinatzaileek sortu dituzte.

Ate irekien jardunaldia aukera egokia da Ana Laura Aláez artista bilbotarraren “Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío” erakusketa bisitatzeko -egungo panoraman nabarmenetakoa-, baita Prototipoak, Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Bienalaren esparruan abian jarritako instalazioak ere. Honako proiektu hauek daude ikusgai: “Zuhaitz bidaiariak“, José Ramón Ais artistaren zuhaitz-lerrokadura, Zentroko terrazan instalatua; “BroadWindow“, Diego Solaguren eta Sébastien Tripod arkitektoen biotopo-formako interbentzioa, Iparragirre kaleko fatxadan; eta Elssie Ansareo artistaren “BIO-INT-DÍA” argazki-instalazioa, Atarian.

PROGRAMA

11:00

MEDIATEKA BBK · Bisita gidatuak

16:30

Irekiera

17:00-18:00

KARLOS MARTÍNEZ · Plan K. Gut

17:00-20:00

dendAZ. This is basque design. ABAD, ABANA, BILBAO, AITOR SARAIBA, AMARENAK, ANE PIKAZA, ANGÉLICA, BARCO, APETITU, COOKPLAY, EDER AURRE, ELENA CIORDIA, ELENA SANZ, EKOMODO, ESPACIO AERRE, ESTUDIOS DURERO, FABDEFAB, FROM THE BASQUE COUNTRY, HIGI VANDIS, KATXI KLOTHING, MALÚS ARBIDE, MARIO, GAZTELU, MARIO PANIEGO, MRLASPIUR, NRT, NUOC, PALO PALÚ, PILAR MORQUILLAS, PROYECTO HEMEN, SUSANA BLASCO, TYTTI THUSBERG, YOLANDA SANCHEZ Y ZIRIAK

18:00-20:00

IKER VÁZQUEZ · Az Reality Lab

TIPI · Inventario del rellano. Un inventario de lo invisible (Eskailera-buruaren inbentarioa. Ikusezinaren inbentarioa)

DIEGO SOLOGUREN & SÉBASTIEN TRIPOD · BroadWindow

IRATI INORIZA · Nadie se baña dos veces en el mismo río, sino en el pantano mismo (Inor ez da bi aldiz bainatzen ibai berean, urtegi berean baizik)

ISABEL DE NAVERÁN · La ola en la mente (Uhina gogoan)

MAIDER ALDASORO · Aurrean goxo

AIMAR ARRIOLA & MANU ARREGUI · Un deseo de Forma (Forma desira)

BORJA CRESPO & RAQUEL MEYERS · Elige tu propia normalidad (Aukeratu zeure normaltasuna)

MIRIAM ISASI · Resina, brea y glicerina (Erretxina, brea eta glizerina)

LAIDA LERTXUNDI · Autoficción

18:00

MEDIATEKA BBK · Bisita gidatuak

18:00-19:00

ANA LAURA ALÁEZ · Todos Los conciertos, todas las noches, todo vacío. Bisita gidatuak erakusketara

18:00-19:00

SRA POLAROISKA (ALAITZ ARENZANA & MARÍA IBARRETXE)

19:30

TRACTORA KOOP. E.(USUE ARRIETA & AINARA ELGOIBAR) · Kinu

Gainera…

ANA LAURA ALÁEZ · Todos Los conciertos, todas las noches, todo vacío. Erakusketa aretoa

JOSÉ RAMÓN AIS · Baso bidaiariak / Bosques viajeros. Terraza

NESTOR LIZALDE · Aquelarre eléctrico. Terraza

ELSSIE ANSAREO · BIO-INT-DÍA.  Ataria

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK