Azkuna Zentroa - Prototipoak - Sra Polaroiska

SRA. PORLAROISKA. HIRU HAIKU

ERAKUSKETA

ERAKUSKETA

2021eko ekainaren 1etik 5era, 11:00etatik 20:00etara

SARRERA

Sarrera

LEKUA

Lantegia 1. 1. solairua

Azkuna Zentroko kide den Sra. Polaroiska kolektiboak ikus-entzunezko azken proiektua aurkeztu du. Proiektu hori Prototipoak, Forma Astitiko Berrien Nazioarteko Bienalaren esparruan sortu da, hiru haiku, poema edo alegia laburren bidez, egunerokotik abiatuz zabaldu ahal izateko sortzen, itxuraldatzen eta eraldatzen diren mundu posible eta ezezagunen aniztasuna.

Partekatu:

Haikuen kontzeptuaren inguruko ikus-entzunezko esperimentu bat, hiru testuinguru proposatzen dituena. “Begietsi natura eta ikusgaia ikusezin izatera igarotzea; begietsi bertan partaide izanik inguratzen gaituen zerua; eta begietsi bizia artearen barruan”.

Hiru prototipo dira, ikusleen komunitateetan harridura uneak eragiten dituztenak, “non denboraren joanak paisaiak, ohiturak eta are gure nahiak ere zizelka ditzakeen. Eta hor, gure arreta ohikoenera eta egunerokora hurbiltzeak, gure begiradetan erritmoa aldatuz, haren edertasunaz gozatzeko aukera eman diezaguke”.

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK