ERAKUSKETA
DATA
2020ko otsailaren 20tik irailaren 20ra
ORDUTEGIA
Astelehenetik igandera: 11:00etatik 19:00etara
LEKUA
Erakusketa Aretoa. -2. solairua
SARRERA
Dohainik
DESKARGATU
Dossierra
MULTIMEDIA
Argazki-galeria
«Jenderik gabeko basoan lurrera eroriz gero zaratarik aterako al zuen ez zekien zuhaitz ospetsuak bezala, bada gauzei begiratzeko modu bat, gauza horiek interpretatzeko aukera ematen duena». (Steve Paxton, 1967)
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Steve Paxton: Drafting Interior Techniques erakusketa aurkezten du, Culturgest Lisboarekin lankidetzan eta Romain Bigé eta João Fiadeiro komisario direla. AEBetako Steve Paxton koreografoaren eta Contact Improvisation teknikaren sortzailearen lanari eta ondareari eskainitako atzera begirako lehenengo erakusketa da.
Partekatu:
Erakusketak Paxtonen praktiken, intuizioen eta sentsazioen ideia bat ematea du helburu, eta zortzi estudiotan egituratuta dago; horietako bakoitza inprobisatzen eta mugimenduan dagoen gorputzari aplikatutako ‘barneko teknika’ bati dagokio. Dantzako estudioan Paxtonek bere buruari behin eta berriz egiten zion galdera batean oinarritzen da: Zer egiten du nire gorputzak hartaz kontziente ez naizenean?
Horrela, dantza praktika eta errepresentazio bezala hartuta, erakusketak aretoko espazioak eraldatu, behin-behineko dantza garaikide estudio bilakatzen ditu, eta ikusleei eta profesionalei gonbit egiten die beren mugimenduen inguruan hausnartzera. Steve Paxton: Drafting Interior Techniques lanak mugimenduan dauden irudien erakusketa bat planteatzen du ikus-entzunezko pieza, performance, elkarrizketa eta instalazioen bidez. Azken batean, mugimenduaz gogoeta egin nahi da, dantzan ari diren buru baten eta gorputz baten ikuspuntutik.
Koreografoaren alderdi ugariei omen eginez, erakusketa osatzeko, tokiko eta nazioarteko artistek zuzendutako performance, hitzaldi eta mintegi ziklo batez osatutako programa publikoa izango da, sektoreko profesionalek emandako Contact Improvisation saioekin batera.
Steve Paxtonek (Arizona, 1939) berrogeita hamarreko hamarkadan hasi zuen ibilbidea dantzari profesional gisa. José Limónekin eta Merce Cunningham Dance Company-rekin dantzatu zuen. Elkarlanean aritu zen Robert Rauschenberg, Simone Forti, Yvonne Rainer eta beste artista askorekin, eta Judson Dance Theater eta Grand Union kolektiboa sortu zituen haiekin batera. Hirurogeita hamarreko eta laurogeiko hamarkadetan, laguntza eman zuen bi dantza-teknika iraultzaile sortzeko: ‘Kontaktuaren inprobisazioa’ eta ‘Material for the Spine’ izenekoak. Mugimenduan-dagoen-pentsalaria eta idazlea izanik, Paxtonek ehun artikulu baino gehiago argitaratu ditu, dantzari eta inprobisazioari buruz, eta ibilbide luzea egin du, dantzari, koreografo eta irakasle gisa, Ipar Amerikan eta Europan. 1970etik Mad Brook Farm-en bizi da, Vermont-en iparraldean dagoen artisten komuna batean.