eszenaz: Tripak - "Platea"

TRIPAK. “PLATEA”

ANTZERKIA

DATA // ORDUA

Azaroak 29, asteazkena // 19:00

IRAUPENA / HIZKUNTZA

70' // Euskara-gaztelania

ESPAZIOA

Auditorioa

SARRERA

15€ / 10,50€ AZ Txartelarekin (Urriaren 29a baino lehen erositako sarrerak % 50eko deskontua izango dute)

TARIFA MURRIZTUA

Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 11,25€ sektoreko profesionalentzat, 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 11,25€ taldeak (8 lagunetik gora) / 7,50€ gurpil-aulkian dagoen pertsonarentzat eta laguntzailearentzat. Urriaren 29a baino lehen erositako sarrera guztiek %50eko deskontua izango dute.

"Platea"-n, umoreak eta absurdoak zeharkatzen dituzte saminaren eta urraduraren irudiak. 

Bitarteko existentziaren edo arimen trantsizio-egoeraren ideiatik abiatuta, “Platea”-n, oturuntza-mahai bat aurkezten zaigu, imajinatutako linbo baten irudikapen gisa, padurak dituen paisaia baten erdian. Mareen mugimenduak nabarmentzen du bizitzak eman eta hartzeko duen bereizgarria, azalpenik edo lokarririk aurkitu gabe. Jainko batek, zeremonien maisu gisa, ongi etorria ematen die inguru aldakor horretara iristen diren gorpuei. Itsasoak eramanda, noraezean edo konorterik gabe iristen dira, naufragoak edo sirenak bailiran; denek izan zituzten bizitza eta heriotza lehenago. Lekua azken ospakizunerako, transmutazio handirako prestatuta dago, baina, lehenago, beren aurreko borondateak utzi beharko dituzte, oraindik ere haien oihartzuna entzuten baita.

Partekatu:

“Platea” Tripak euskal konpainiaren hirugarren ekoizpena da. Heriotzaren eta bizitzaren artean gertatzen denari buruzko hausnarketa existentziala, umorerako eta absurdorako tartea ere baduena. Obran, umoreak eta absurdoak zeharkatzen dituzte minaren eta urraduraren irudiak; kantu polifonikoek eta akordeoiaren eta biolinaren soinuek —klasikotik esperimentalera joz— ikuspegi poetiko eta abstraktuak biltzen dituzte. Pieza asmo estetiko sakon baten emaitza da, narratiba konbentzionala gainditzen du, eta bitarteko bat da publikoa barreetatik eta malkoetara eramateko.

FITXA ARTISTIKOA

Ideia, testuak, eszenaratzea eta eszenografia: Natalia Suárez, Marina Suárez, Andrea Berbois eta Maite Muguerza
Antzezleak: Natalia Suárez, Marina Suárez, Andrea Berbois, Maite Muguerza eta Garazi Navas.
Kanpoko begirada: Mayi Martiarena
Musika: Andrea Berbois eta Garazi Navas
Testuak: Tripak
Eszenografiako laguntzaileak: HAIEK Koop.
Argiaren diseinua: Inga Cerro
Banaketa: Tripak
Argazkiak: Arriguri
Babesleak: DINAMOA, Eremuak, S’ALA espazio per artist*, Bulegoa z/b, AZALA, GaraiOn, Arropaineko Arragua, BARATZA Aretoa, Tabakalera, L’Animal a L’esquena.

TRIPAK

Natalia Suárez, Maite Mugerza eta Marina Suárez artista plastikoek eta Andrea Berbois biolin-jotzaileak osatutako arte eszenikoen euskal konpainia. 2013an sortu zen, Gasteizko Baratza aretoan, Sorkuntza Laborategiaren inguruan, munduaz eta estetikaz duten ikuspegi berezian oinarritutako sorkuntzak eskaintzeko.

@tripak.k

web Tripak Kolektiboa

ERLAZIONATUTAKO JARDUERAK

ESPAZIOAREN BABESLEA:

Logo: Unión Europea – Next Generation EU
Plan de Recuperación, Transformación y Resilencia
Gobierno Vasco
logo diputacion de bizkaia