PODCAST
Az Irratiak hiruhileko honetako programazioa aktibatuko du "La ola en la mente. Oralidad secundaria" lanarekin. Isabel de Naveránek Azkuna Zentroko ikertzaile AZkide gisa garatzen duen proposamena osatzen duten bost gutun dira.
Podcast formatuan, de Naveránek lau gonbidaturekin —Lorea Alfaro, María García Ruiz, Raquel G. Ibáñez eta Andrea Soto Calderónekin— izandako trukeak “bigarren mailako ahozkotasun” gisa agertzen dira. Walter J. Ong-ek sortu zuen termino hori, gaur egun ahozko komunikazioa gailu elektronikoen, ahots-mezuen edo audio-oharren bidez nola egiten den aipatzeko; gutun bidezko erlazio epistolar bat da, ahots eta soinuaren bidez gauzatua.
Partekatu:
Lorea Alfaro artista da. 2014an LA. Una marca hueca, LA (3l3a) jarri zuen martxan, irudia sortzeko ingurune babestu bat eratzeko modu gisa. Haren lanaren ezaugarri nagusia da edertasun lasai, biluzi eta zuzena agertzea.
María García Ruiz artista eta ikertzailea da, eta prestakuntza du arkitekturan. Haren proiektuek lurraldearen ekoizpena ikertzen dute, irudiaren, idazketaren eta ekintzaren arteko narratiba hibridoak artikulatuz. Gaur egun Hangar-en (Bartzelona) dago, egoiliar gisa bere praktika lantzen.
Raquel G. Ibáñez artista eta kuradorea da. Soinua, hitza eta irudi grafikoa ikertuz, atalaseak, mugako espazioak eta esperientzia izugarriak aztertzen ditu.
Andrea Soto Calderón filosofian doktorea da. Haren ikerketen ardatza da esperientzia estetikoaren eraldaketa, irudiaren eta bitartekoen azterketa eta estetikaren eta politikaren arteko harremana. Gaur egun ikerketa proiektu bat lantzen ari da La Virreina Centre de la Imatge-n (Bartzelona).
#1 “Olas azules, olas verdes, una sutil línea negra”, - Raquel G. Ibañez
#2 “Empujar las formas para poder amar”, - Andrea Soto Calderón
#3 “Dejarse acampar. Hacer lugar”,
- María García Ruiz