IRUDIA: RAQUEL G. IBÁNEZ
MINTEGIA
DATA
Asteartea, 2023ko urtarrilaren 10a
ORDUA
11:30 - 21:00
ESPAZIOA
Auditorioa
SARRERA
20€ / 18€ AZ txartelarekin
TARIFA MURRIZTUA
12€ 30 urtetik beherakoentzat eta 65 urtetik gorakoentzat, ikasleentzat, irakasleentzat, ikertzaileentzat, ICOMeko kideentzat / 10€ 8 pertsonatik gorako taldeentzat // Egiaztagiriak eskatuko dira
Isabel de Naveránek mintegi hau proposatzen du, 2021 eta 2023 bitartean Azkuna Zentroko ikertzaile AZkide gisa lantzen ari den "Uhina gogoan" proiektuaren barruan.
Isabel de Naveránek mintegi hau proposatzen du, 2021 eta 2023 bitartean Azkuna Zentroko ikertzaile AZkide gisa lantzen ari den “Uhina gogoan” proiektuaren barruan. “Idazketaz, irudiaz, keinuaz eta gorputzaz” azpitituluarekin, mintegi honek, jardunaldi batean, hitzaldiak, elkarrizketak eta proiekzioak eskainiko ditu, eta horiek hurbilduko gaituzte Naveránek arte, filosofia, arkitektura eta dantzaren esparruan aritzen diren solaskide konplize batzuekin izandako korrespondentzietara.
“Uhina gogoan” 1926an Virginia Woolfek Vita Sackville-West-i bidalitako gutun batean oinarrituta Isabel de Naveránek egiten ari den ikerketa-gune baten izena da. Gutunean, idazketan erritmo egokia aurkitzeak duen garrantzia azpimarratzen du Woolfek. Prozesua olatu isil baten mugimenduarekin alderatzen du, zeina itsas zabalean hasi, eta pixkanaka itsasertzerantz hurbiltzen den. Idazten duenaren zeregina, Woolfek dioenez, olatu horren mugimendua hautematea da, hurbiltzen, apurtzen eta gogoan finkatzen den bitartean. Soilik orduan sumatu ahal da hitzen azpian dagoen erritmoa.
Hizlariak: Lorea Alfaro, Marie Bardet, Emanuele Coccia, María García Ruiz, Isabel de Naverán, Andrea Soto Calderón.
PROGRAMA
11:30-12:00
La ola en la mente (Uhina gogoan)
Isabel de Naveránen hitzaurrea
12:00-13:00
Hacer mundo con gestos (Keinuz mundua egitea)
Marie Bardeten hitzaldia
13:00-14:00
Camino a Tsukuba (paisajes autoinmunes) (Tsukubarako bidea (paisaia autoimmuneak))
María García Ruizen hitzaldia
14:00-15:00
Hiru aldeko elkarrizketa Marie Bardet, María García Ruiz eta Isabel de Naveránen artean
17:30-18:00
VVV
Lorea Alfaroren hitzaurrea
18:00-19:00
Imaginación material (Imajinazio materiala)
Andrea Soto Calderónen hitzaldia
19:00-20:00
Gemelaridad cósmica (Bikitasun kosmikoa)
Emanuele Cocciaren hitzaldia
20:00-21:00
Hiru aldeko elkarrizketa Emanuele Coccia, Andrea Soto Calderón eta Isabel de Naveránen artean
AMAIERA
Partekatu: