LĀTTICE - Estreno

ZIOMARA HORMAETXE. “LĀTTICE”

DATA // ORDUA

2025eko maiatzak 15, osteguna

IRAUPENA

40'

ESPAZIOA

Auditorioa

SARRERA

14€ / 9,80€ AZ Txartelarekin (Apirilaren 15a baino lehen erositako sarrerek %50eko deskontua izango dute)

TARIFA MURRIZTUA

Sarrerak aurrez aurre bakarrik saltzen dira AZ Infon: 10,50€ sektoreko profesionalentzat, 65 urtetik gorako, 30 urtetik beherako edo %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako (erakutsi NAN edo egiaztagiria sarrera eskuratzean) / 10,50€ taldeak (8 lagunetik gora) / 7€ gurpil-aulkian dagoen pertsonarentzat eta laguntzailearentzat. Apirilaren 15a baino lehen erositako sarrerek %50eko deskontua izango dute.

Ziomara Hormaetxe euskal koreografoak "LĀTTICE" mugimenduko lan performatiboa aurkeztuko du. Azkuna Zentroak ekoitzi du, "Europako ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology" proiektuaren esparruan, zentroa horren partner estrategikoa delako, Europako Batzordearen Creative Europe-ren laguntzarekin.

“LĀTTICE” fisika kuantikoaren printzipioetan oinarritzen da, errealitate konbentzionala gainditzeko.

Gorputzaren eta teknologiaren arteko etengabe hizketan, pieza honek grabitatea esploratzen du, gorputza geruza askotan zeharkatzen duen nonahiko indar gisa: fisikotik kuantikora, espazioa eta mugimendua esperimentatzeko moduak konfiguratuz.

Lanak bidaia bat proposatzen du espazio birtualetan, multibertsoetan, non errealitatearen geruza bakoitzak existentziarako eta konexiorako aukera berriak irekitzen dituen, gaur egungo narratibek gure errealitatea eraldatzeko dituzten moduak zabalduz.

Partekatu:

SINOPSIA

Egitura, bibrazio eta mugimenduak sortzen dituen ziurgabetasun-printzipioan errotutako elkarlaneko metodologia bat erabiliz, piezak eszenografia bizia du. Publikoa aukerazko espazio matematiko batean sartuko du, munduak sortzen dituen eta, aldi berean, haiek sortzen duten matrize handi batean.

Eszenografia areagotu bat da, obrarako ad hoc sortutako sistema algoritmiko bat, prozesuetan oinarritua eta denbora errealean errenderizatua, bideo-joko gisa. Hori egiteko, programazio- eta kodetze sortzaileko lengoaiak erabili dira ingurune infinitu eta aurresanezinetan, aukera eta konbinazio errepikaezinak dituzten munduetan sortzen direnak.

Emaitza diziplina anitzeko lan bat da, eta sorkuntza digitaleko teknika berriak uztartzen ditu teknika kuantiko ez-sekuentzial berriekin.

Ziomara

FITXA ARTISTIKOA

Zuzendaritza artistikoa: Ziomara Hormaetxe
Zuzendaritza artistiko eta koreografikoko laguntzailea: Fabian Thome
Interpreteak: Ziomara Hormaetxe, Beatriz de Paz
New Media Artist/ Artificial Life Scenography: Jaime de los Ríos
Diseinua eszenografikoa: Jesús Jauregui
Argiztapenaren diseinua: Gloria Montesinos (AAIV)
Errealizazio eszenografikoa: Grupo Intermedio
Soinu-artista: Miguel Marín Pavón
Ekoizleak: Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbao, ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology
Laguntzaileak: EBB Biarritz, Ballet Malandain Biarritz, Gernika-Lumoko Udala

ZIOMARA HORMAETXE

Ziomara Hormaetxe Fernández Gernikako koreografo eta dantzari bat da, Artearen Historian lizentziatua UPV/EHUn.

Dantza ikasi zuen Nizako Sophia Antipolis Unibertsitatean eta Canneseko Ecole Superieure de Danse-n. Freelance gisa zenbat urtez prestakuntza jaso ondoren, 2014an bere konpainia sortu zuen, Ziomara Hormaetxe Company. Ordutik, proiektu artistikoak sortzen aritu da koreografo eta interprete independente gisa. Dantza eta teknologia berriak uztartzen jarraitzen du, touchdesigner, New Media Artist, bideo interaktibo, Cinema 4D eta AA-rekin egindako Artificial Life Scenography erabiltzen dituzten artistekin lankidetzan.

Bere lanen artean bereziki nabarmendu behar dira Venezuelan biran egondako “Symbiosis”, eta Hego Koreako New Dance Festival jaialdian eta AEBetako Detroit City Danse Festival jaialdian estreinatutako “Biopiracy”. “Ahotsak” lanean, Gernikako bonbardaketaren biktimen testigantzak biltzen ditu, eta Miarritzeko Le Temps D’Aimer la Danse jaialdian eta Parisko Le Etoile du Nord antzokian estreinatu zen.

Interprete- eta koreografo-lana irakasle-lanarekin uztartzen du, eta dantza garaikideko workshop-ak eman, eta proposamen berriak sortzen ditu.

@ ziomara_hormaetxe_company

ERLAZIONATUTAKO INFORMAZIOA

ESPARRUAN:

ACuTe
Cofinanciado por la UE