Azkuna Zentroa - Mediatekak BBK-k publiko guztien beharretara egokitutako zerbitzuak eskaintzen ditu, hala telematikoak nola aurrez aurrekoak.
Bere solairuetan, aukera dago argitalpenak, multimedia-materiala eta bideo-jokoak mailegatzeko, eta ordenagailuak eta erreprografia-baliabideak erabiltzeko. Interneterako konexioa dago espazio osoan, Zentroaren doako WiFi sistemaren bidez.
Nabarmendu behar da deszentralizatu egin dela materialak maileguan hartzeko eta biltzeko zerbitzua, Azkuna Zentroko Atarian jarritako “Inbox Mediateka BBK” sistemari esker. Sistema automatizatu horrek aukera ematen du kudeaketa horiek egiteko Mediatekara sartu gabe eta ordutegi zabalagoan.
Partekatu:
ARTXIBOAZ SORKUNTZA GARAIKIDEKO GORDAILU DIGITALA
Urriaren 6an aktibatuko da artxiboAZ, Azkuna Zentroaren kultura-programazioaren gordailu digitala. Tresna hau sorkuntza garaikidea ulertzeko sortu da, eta hiru alderditatik planteatzen da: “artxibo instituzionala”, zentroan izan den ekoizpen artistikoa jaso, sailkatu eta zabaltzeko; “sorkuntza eta bitartekaritza”, artistek beren ekoizpenerako eta artea ikusleen komunitateetara hurbiltzeko erabil ditzaketen edukiak eskaintzeko, eta “memoriaren bermatzailea”, euskal sorkuntza garaikidearekin zerikusia duten mota guztietako edukien gordailu gisa.
Plataforma berriak aukera ematen du kartelak, aretoko orriak, liburuxkak, aldizkari-orriak, prentsa-dosierrak eta ikus-entzunezkoak (argazkiak, audio gidak, podcast-ak eta bideoak) ikusteko eta deskargatzeko. Gainera, artxiboAZ Mediateka BBKren katalogoarekin lotuta dago, eta zentroarekin zerikusia duten artisten eta kultura-eragileen profilen datu-basea du.
Azkuna Zentroaren artxiboa zentroaren webguneran bidez kontsulta daiteke.
Informazio gehiago artxiboAZ esteka
INBOX MEDIATEKA BBK
Inbox Mediateka BBK zerbitzu automatizatu berria aktibatuko da Atarian, liburuak entregatzeko eta itzultzeko. Remote Locker hau Mediatekarako sarbidearen ondoan dago, erabiltzaileek aukera izan dezaten eragiketa horiek egiteko ordutegi zabalagoan eta asteko egun guztietan. Aldian-aldian, itzulketak jasoko dira, eta jada kendu diren maileguak eta erreserbak berriz jarriko dira, hurrengo eskariei leku emateko.
Sistema modular hau aitzindaria da Estatuan, eta, lehen fase honetan, hiru kutxatila-modulu izango ditu, modulu bana eragiketa bakoitzeko, eta hainbat tamainatako armairuak. Gainera, pantaila nagusi bat izango du, eragiketak egingo dituen erabiltzailearen identifikazioa errazteko.
Kontsultatu Inbox Mediateka BBK erabilera-eskuliburua hemen.
Informazio gehiago eta maileguak eskatzea:
Telefonoa: 946 124 363
Posta elektronikoa info@azkunazentroa.eus gaia: mediateka eskaera
Online katalogoaren bidez
Mediatekaren funts bibliografiko gehiena sarbide librekoa eta eskuragarria da. Online katalogoan gordailuan dauden tituluak mailegu-mahaietan eskatu behar dira.
Etxeko mailegua automailegurako ekipoetan eta informazio-puntuetan egiten da. 13 urte arteko pertsonek haur eta gazteentzako baliabideak baino ezin dituzte eskuratu. 14 urtetik aurrera, jendearen eskura dauden material guztien mailegua eska daiteke.
Hiru mailegu-mota izango dira:
Etxera eramatekoa:
Etxerako mailegua informazio-guneetako mahaietan eta automailegurako ekipoetan egin ahal izango da. Mailegu bakoitzak gehienez ale-kopuru bat eta gehienez egun kopuru bat ditu.
HELDUAK
Liburu-materialaren mailegua BEHIN BAKARRIK BERRITU ahal izango da, 21 egun gehiagotarako.
UMEAK
Liburu-materialaren mailegua BEHIN BAKARRIK BERRITU ahal izango da, 21 egun gehiagotarako.
Elektronikoa:
Liburu elektronikoak mailegatzeko eta filmak Internet bidez E-liburutegian eta E-filmen deskargatzeko zerbitzua da.
Egin klik hemen katalogoa kontsultatzeko. Mugikorrentzako bertsioa eskuragarri dago ere.
Liburutegien arteko mailegua:
Zerbitzu honen helburua da Mediateka BBK-ko funtsean ez dauden agiriak lortzea, jatorrizko agirien maileguaren bidez.
Zerbitzu honi esker, liburutegi bateko edo besteko funtsean eskuragarri ez dauden aleak jartzen dira erabiltzaileen eskura, bertako informazio-baliabideen eskaintza osatzen dutenak, bertan ezartzen diren baldintzak eta salbuespenak kontuan hartuta. Hemen kontsulta ditzakezu zerbitzuaren arauak.
Erreserbak
Erabiltzaile helduek bakarrik erabili ahal izango dute liburu-materialaren gaineko erreserba-zerbitzua, eta erreserban gehienez 2 ale egongo dira aldi berean.
Erreserbak Mediateka BBK-ren katalogoko OPACen bidez edo informazio-mahaietan bertan egin ahal izango dira. Mediateka BBK-ko langileek abisu bakarra emango diote interesdunari, dokumentua eskuragarri dagoenean.
Dokumentua erabilgarri dagoenetik, erreserbak beste 2 egun naturalez egongo dira aktibo, eta, epe hori igarotakoan, liburuak erreserben zerrendako hurrengoari eskainiko zaizkio edo apalategietara itzuliko dira.
Erreserbatutako dokumentuen mailegua eta itzulketa Mediateka BBK-ko 3. solairuko harrera-mahaian egingo da.
Azkuna Zentroa- Alhóndiga Bilbaoko Mediateka BBKren eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) liburutegien arteko mailegu-zerbitzuak erabiltzaileen eskura jartzen ditu liburutegi batzuen edo besteen funtsean eskuragarri ez dauden liburuak, zentro bakoitzeko berezko baliabideen eskaintza osatzeko, zentroen arteko lankidetzaren bidez.
Zerbitzu hau erabiltzeko baldintzak honako hauek dira:
Nolanahi ere, dokumentua bidaltzeko edo ez bidaltzeko erabakia eskatutako alearen jabea den liburutegiak hartuko du.
Beste liburutegi bateko dokumentu bat galduz gero, jabea den liburutegiaren jarraibideak beteko ditugu.
Mediateka BBK-k atal iraunkor bat prestatu du bideo-jokoaren industriaren historia hobeto ezagutzeko modua emango digun bilduma izateko. Bertan, garapen hauen programazioari eta diseinuari buruzko xehetasunak aurkitzeaz gain, hezkuntzako jokorik ezagunenak hartu ahal izango dituzu maileguan. Mediateka BBK-ko bigarren solairuan aukeraketa bat duzu ikusgai, eta bertako informazio-gunean mailegatzeko baldintzak kontsultatu ahal dituzu.
Liburuak deskargatu ahal dituzu Mediateka BBKn, zure eBook, tablet edo smartphonean irakurtzeko. Liburu digitalak mailegatzeko zerbitzu berri honekin, erraz eskuratu ahal izango dituzu eduki horiek edozein ordenagailutatik, eLiburutegia plataformaren bidez. Gainera, liburu elektronikoez gaiz, pelikulak eta dokumentalak ere deskargatu ahal dira.
Mailegu digitala erabiltzeko, sartu hurrengo estekan. Ezinbestekoa da Mediateka BBK-ko edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) txartela izatea. Saioa lehen aldiz hasteko edo edozein beste zalantza argitzeko Mediateka BBK-rekin jarri harremanetan 944 014 014 telefonoan edo info@azkunazentroa.eus
Kontuan izan liburu digitalak irakurtzeko eta zure tablet edo smarthphonean deskargatzeko, Adobe Digital programa eduki behar duzula instalatuta zure gailuan. www.euskadi.net/eliburutegia web orrian (Ayuda ePub atalean) Erabiltzailearen eskuliburua eskura dezakezu. Lagungarri izango zaizu doako software hori erregistratzeko eta instalatzeko. Pelikulak ikusteko ez da programarik behar streaming bidez egiten baita.
Mediateka BBK-k Interneterako sarbide publikoa duten ordenagailu multzo bat eta ofimatika edo multimediako beste tresna batzuk eskaintzen dizkie Az txartela edo EIPSeko agiria duten erabiltzaile guztiei.
Ekipamendu informatikoa erabiltzeko, Az txartela edo RLPE txartela eduki behar duzu. Konexio-datuak egiaztatzeko, zure NANarekin, pasaportearekin edo beste egiaztagiri batekin identifikatzea eska dezakezu. Bi dokumentuak eraman behar dituzu. Datuak bat ez badatoz, zigorra jasoko duzu, Mediateka BBK erabiltzeko araudian eta arauetan ezarritakoaren arabera.
Mediateka BBKren baliabide ofimatikoak noizean behin erabili behar badituzu (adibidez, ontziratze-txartela inprimatzeko) (Bilbon negozio-bidaian dagoen pertsona bat zara, turista bat…), hurbildu informazio-puntura, eta han emango dizkizute erabiltzaile gakoa eta pasahitza, erabilera zehatz honetarako.
ORDENAGAILU MOTAK
Mediateka BBKk ordenagailuak ditu noizbehinka erabiltzeko edo erreserban erabiltzeko. Espazioetan banatuta daude eta erabilera hauek dituzte: katalogoaren kontsulta, Interneteko sarbidea, lan ofimatikoak, etab. Terminal mota hauek daude erabilgarri:
Saioek 60 minutu iraunen dute, gehienez 2 saio egunean, eta elkarren segidakoak izan daitezke. Pertsona bakoitzak 24 saio izanen ditu hilean. Saioak ordu-orduan hasiko direla.
ORDENAGAILUEN ERRESERBA
Ordenagailuak webetik erreserba daitezke, Mediateka BBKn dauden terminaletan eta informazio-puntuetan: erreserbak
Azkuna Zentroko Mediateka BBK-k funtsak erreproduzitzeko aukera ematen du, jabetza intelektualaren arloan indarrean dagoen legeriak babesten dituen egile-eskubideak errespetatuz.
Mediateka BBK-k autozerbitzuko fotokopiagailuak jarriko ditu erabiltzaileen esku. Horrela, bada, agiri bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta, funtsak erreproduzitu ahal izango dituzte, indarrean dagoen legeriaren arabera.
Erreprodukzioak indarreko tarifaren arabera kobratuko dira. Tarifa horri buruzko informazioa eskuragarri egongo da hemen.
Azkuna Zentroak Interneteko zerbitzuetara doan sartzeko aukera ematen die Zentroko erabiltzaileei, WiFi bidez, nabigazio egokirako gutxieneko banda-zabalera egokiarekin eta hirugarren pertsonek kudeatzen ez dituzten Zentroko eremuetan soilik.
Era berean, Mediateka BBKk parke informatiko zabala du, noizbehinka edo erreserban erabiltzeko. Espazioetan banatuta daude eta erabilera hauek dituzte: katalogoaren kontsulta, Interneteko sarbidea, lan ofimatikoak, etab.
Ezagutza ikastea eta garatzea errazten duten euskarriei irekita duen lan-ildoarekin jarraituz, gainera, bideojokoari eta bestelako euskarriei lotutako atal bat du, eta atal horrek aretoan erabil daitezkeen eta/edo maileguan har daitezkeen ekipoak eta materialak ditu.