ARGITALPEN DATA
12/7/2023
Hiru lagunentzako egoitza gurutzatua da hau, Azkuna Zentroa, La Cité International de la Bande Dessinée et de L’image (Angoulême) eta La Maison De La Litterature (Quebec) zentruen arteko elkarlana.
(Bilbo, 2023ko uztailaren 11). Azkuna Zentroak – Alhóndiga Bilbaok, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Zentroak, sorkuntzaren alde egiten jarraitzen du, komikigintzako nazioarteko egoitzaren deialdi berri batekin Egoitza gurutzatua da, hiru pertsonentzako, hauek la Maison de la Littérature de Québec, Angoulêmeko la Cité Internationale de la Bande Dessinée et de l’Image eta Azkuna Zentroa, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa bisitatu dezaten.
Hiru komikigilek hartuko dute parte Angoulêmen, Bilbon eta Quebecen egingo den proiektu honetan.
Irailaren 11n itxiko den deialdiaren bidez, 3 pertsona hautatuko dira: Frantziako egoiliar bat, Espainiako bat eta Kanadako bat. Egoitza gurutzatuko programa hau Angoulêmen (hilabete bat, urtarrilaren 20tik otsailaren 20ra), Bilbon (hilabete bat, otsailaren 20tik martxoaren 24ra) eta Québec-en (hilabete bat, martxoaren 25etik apirilaren 25era) garatuko da.
Hiru egoitzak eta hiri bakoitzak antolatzen duen jaialdiak aldi berean gertatuko dira (Angoulêmeko Komiki Jaialdi Internazionala, Gutun Zuria: Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia eta Festival Québec DB Québec-en).
2022ko edizioan, Andrea Ganuza (Azkuna Zentroa), Clara Chotil (Angoûleme) eta Charlotte Gosselin (Quebec) izan ziren hautatuak. 2021ean, egoitza honetaz gozatu zuten Higinia Garay (Azkuna Zentroa), Marine des Mazery (Angoûleme), eta Jimmy Beaulieuk (Quebec).
Egoitza honetan nola parte hartu
Aukera honetan parte hartu nahi dutenek Angulemako Cité Internationale de la Bande Dessinée-ra, Bilboko Azkuna Zentrora edo Quebec-eko Maison de la Littérature-ra bidali behar dute eskaera, jatorrizko edo bizi diren lurraldearen arabera. Erakunde bakoitzak hiru proiektu aurrehautatuko ditu aurkeztutakoen artean.
Erakunde bakoitzak hiru proiektu aurrehautatuko ditu, aurkeztutakoen artean. Azken aukeraketa hiru erakundeek egingo dute, eta hiru irabazleak batera aukeratuko dituzte. Besteak beste, eskabidean aurkeztutako aurreko proiektuen kalitatea baloratuko dute. Deialdiaren ebazpena urriaren 1etik aurrera jakinaraziko da.
Egoitza eskatzeko, hautagaiak gutxienez bi urteko praktika artistikoa izan behar du, eta baldintza hauetako bat bete behar du:
Eskareak honako hauek jaso beharko ditu pdf artxibo bakarrean: egilearen biografia, non bere bibliografía, egoitza esperientzak eta sorkuntzak adierazten diren; hautagaiaren lan artistikoaren laburpen erakusgarria eta proiektu honetarako motibazioaren aurkezpena.
Aukeratutako pertsonek hiri bakoitzean ostatua eta partekatutako lan-tailerra jasoko dute, baita 4.500 euro edo 6.000 dolar gordin egoitzaren iraupena estaltzeko. Hiri desberdinen arteko joan-etorrien gastuak estalita egongo dira.
Sorkuntza artistikoari laguntza
Azkuna Zentroa - Alhondiga Bilbao, Bilboko Udaleko Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroa, kultura garaikidean sartzeko plataforma bat da publiko desberdinekin elkarrizketan dauden artista eta sortzaileentzat. Espazio dinamikoa da, non sorkuntza eta ikerketa artistikoa bultzatzeko baldintzak ezin hobeak diren. Bertan, artistek beren prozesuak eta praktikak publikoen komunitateekin probatu, partekatu eta ikusarazi ahal dituzte.
Laguntza horren barruan sartzen dira egoitza artistikoak, AZ Kideak programa, edo Babestu. Lantegia ideien laborategiaren bidez, Azkuna Zentroak hainbat harreman mota ezartzen ditu elkartrukea, prozesuak eta sorkuntza artistiko garaikidea bultzatzeko.
Hogeita hamar sortzaile baino gehiago dute lotura Zentroarekin, programazio-ildoen inguruko ikerketa, sorkuntza eta ekoizpena sustatzen dituzten hainbat ekimenen bidez: zuzeneko arteak, kultura digitalak, zinema eta ikus-entzunezkoak, literatura eta ikusizko arteak. Publiko-komunitateetara hurbiltzen ditu, bai egindako lanaren bidez, bai sormen-prozesuen bidez.
Partekatu:
DOKUMENTUA
Prentsaurrekoa
DOKUMENTUA
Deialdiaren oinarrak: 2023-2024