ARGITALPEN DATA
4/1/2022
Bere filmografian zehar programatutako ibilbidea "Hola, ¿estás sola?" (1995) film luzearekin hasi eta "Maixabel" (2021) Donostiako Zinemaldian Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazi zuen bere azken lanarekin amaituko da.
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko, Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroko, Zinematekak 2022ko programazioa irekiko du Icíar Bollaíni eskainitako ziklo batekin, arrakala ireki duten etan espainiar zinemak nazioz gaindiko izaera hartu duen emakumezko zuzendarien belaunaldi baten paradigma gisa.
Urtarrilaren 12tik martxoaren 24ra Zinematekak zinegile honen filmak programatuko ditu, sentiberatasunetik eta sororitatekin benetako zinemara hurbiltzen gaituena. Bere filmografian zehar programatutako ibilbidea “Hola, ¿estás solas?” (1995) film luzearekin hasi eta “Maixabel” (2021) Donostiako Zinemaldian Euskal Zinemaren Irizar Sarioa irabazi zuen bere azken lanarekin amaituko da.
Icíar Bollaínez hitz egitea publikoarekin bat egiten duten istorioekiko bokazioaz hitz egitea da; istorio horien bidez zuzendaria modu enpatikoan gerturatzen baita pertsonen bizitzetara. Artifiziorik gabe egiten du eta irismen globaleko gai eta arazoen inguruan argi apur bat emateko asmoz: indarkeria, matxismoa edo ekologismoa, esaterako. Zinemako lanbideaz duen jakin-mina eta lilura nabarmentzen dira zuzendari honengan. Icíar Bollaín gizartearekin konpromisoa duen emakumea da, zinema kontzientziaziorako eta gizartea aldatzeko tresna dela uste duena. Sororitatea eta ahalduntze femeninoa beti lotu izan dira bere lanarekin, gaur egun bezain ospetsua ez zenean ere bai.
Filmografia zabala da horren adierazgarri, ziklo honetan ikusgai duguna, hasi bere lehenengo lanarekin “Hola, ¿estás sola?” (1995), non bi neska gazteren bizitzaren berri ematen digun, zeinek inolako afekturik gabeko iragana eta zalantzaz beteriko orainaldia eta etorkizuna dituzten.
Film luze horrekin hasi zuen Icíar Bollaínek emakumeak protagonista dituen istorioak, esaterako, “Flores de otro mundo” (1999), “Te doy mis ojos” (2003) eta “Mataharis” (2007). Horietan guztietan emakume izate hutsagatik jasaten diren egoera zaurgarriak ageri dira.
“También la lluvia” (2010) ildo horretatik urrundutako lana dela dirudi hasiera batean, baina zuzendariak berak esaten duen bezala, pertsonaien zinema da, baina handiagoa. Bolivian errodatu zen eta Oscar sarietarako aurre-hautatu zuten; lan horretan hasi zen Paul Lavertyrekin lankidetzan eta elkarrekin egin dituzte, harrez gero, “Katmandú. Un espejo en el cielo” (2011), “El olivo” (2016) eta “Yuli “(2018).
“La boda de Rosa” (2020) filmean Bollaínek lehenengo film luzean planteatu zuen espiritu librea berreskuratu du, Candela Peña da protagonista, eta norbera den bezalakoa izateko egiten du aldarri, norbere bizitzaren jabe izateko eta norbere zorionaren erantzule ere bai. Zikloa amaitzeko azkenengo film luzea izango dugu ikusgai, “Maixabel” (2021), protagonisten (biktimaren eta borreroaren) ibilbidea eta bidaia pertsonala, aurrez aurre jarri eta beraien sentimenduez hitz egitera daramatzan bidaia.
2.000 ikusle baino gehiago 2021ean
2021urtean Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaoko Zinematekak 54 saio antolatu zituen, 27 film luze eta film labur bat proiektatuz. 2.000 pertsonak baino gehiagok gozatu dute urte osoan ikus-entzunezko proposamen horiez.
Partekatu: