Zinemateka - Classique=Moderne II

CLASSIQUE = MODERNE. ZINEMATEKAREN HISTORIA BERRIA II

DATA

2025eko urtarrilaren 14tik apirilaren 10era

ORDUA

Asteartea 17:00 // Osteguna 19:00

ESPAZIOA

Golem Alhondiga Zinemak

SARRERA

5€ / 4€ AZ Txartelarekin

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok Classique = Moderne zikloaren bigarren zatia programatu du, Zinematekak Bilbon egindako 40 urteen omenez.

Zikloa serie gisa antolatu da, 3 urtez, 2024, 2025 eta 2026an, hastapenetan gune honen programatzailea izan zen José Julián Baquedanorekin batera aukeratutako 45 filmekin. Ezinbesteko filmak dira, gehienbat zinemaren historian duten garrantziagatik, eta ez zuzendu dituztenen garrantziagatik.

Era berean, ziklo honek euskarri analogikoak duen balioari heldu dio berriz, zeluloideko proiekzioak eta formatu digitalekoak uztartuz. Ez dago ezer modernoagorik eta egungoagorik, kontuan izanik zinemagile garaikide askok eta askok hori hautatzen dutela beren ekoizpenetan, emaitza naturalagoak lortu nahian.

Partekatu:

Irizpide hori kontuan hartuta, “Classique = moderne. Zinematekaren historia” berri bat zikloaren bigarren kapitulu honetan, zinema-ekoizpeneko maisulan batzuk izango ditugu ikusgai.

Japoniako zinemako bi maisu eztabaidaezinen lanik bikainenekin hasiko gara: Kenji Mizoguchi-ren “Ugetsu monogatari” (Ilargi zurbilaren ipuinak) eta Yasujirō Ozu-ren “Tokyo monogatari” (Tokioko ipuinak). 1953ko bi film dira, oso lirikoak, baina guztiz estilo desberdinetakoak, Japonian eszenaratzeko prozesuan izandako joera desberdinen erakusgarri.

LAGUNTZAILEAK:

logo institutofrances sinfondo
logo_museo bellas artes bilbao