DENBORALDIA
2023-2024
TARIFA MURRIZTUA
Sarrera eskuragarriak % 50eko deskontuan erosketa aurreratuagatik (hilabete 1).
eszenAZek osatzen du zentroko arte bizien programa egonkorra, forma artistikoen inguruko erakusketa, praktika eta ikerketaren bidez . 2023-2024 denboraldian, egungo eszenako lanik berritzaileenak nabarmentzen dira, bertako eta nazioarteko artistek eta konpainiek aurkeztuak.
Proposamen guztietan, gorputza da elementu eszeniko nagusia, antolaketa koreografikoan edo espazialean, plastikoan edo performatiboan; eta, harekin batera, egitura narratibo berriak, formatu eta lengoaia berriak, sormen-aukerak pizten eta zabaltzen dituztenak.
Partekatu:
Ekintzarako pentsatutako programazio honetan, ikuskizunak baino gehiago, paisaiak eta espazioak proposatzen dira, ikusleak banaka, subjektiboki eta modu bakarrean eszenaren parte izateko.