DATA
Urriaren 26tik ekainaren 15era
ORDUA
Asteazkena, 18:30-19:30
ESPAZIOA
Mediateka BBK
SARRERA
Sarrera dohainik aldez aurretik izena emanda, edukiera bete arte.
Komiktekak aurrera jarraitzen du komikiko figura nabarmenen eta beren lanen inguruko programazioarekin, Mediatekan topaketak eginez eta Azkuna Zentroaren webgunean entzungai egongo diren podcastekin.
Partekatu:
Asteazkena, urriak 6, 18:30-19:30
Rumiko Takahasi: “Ranma 1/2 ”
Asteazkena, azaroak 4, 18:30-19:30
Purita Campos, Carmen Barbará, Trini Tinturé : “Esther, Emma es encantadora, Mary Noticias ”
2021-2022 programazio komikiko figura nabarmenen eta beren lanen inguruko protagonistak: Alan Moore eta Dave Gibbons, Marjane Satrapi, Jiro Taniguchi, Paco Roca, Hugo Pratt, Will Eisner, Carlos Giménez, Osamu Tezuka, Alejandro Jodorowsky y Moebius, Art Spiegelman, Kazuo Koike y Goseki Kojima eta Miguel Gallardo.
Osteguna, urriak 7, 18:30-19:30
Hugo Pratt: “La balada del mar salado”
Saio honetako solasaldiaren ardatz nagusiak izango dira Hugo Pratt, marrazkilari grafiko handienetako bat, eta Corto Maltese, komikiaren historiako pertsonaiarik gogoangarrienetako bat.
Osteguna, urriak 28, 18:30-19:30
Will Eisner: “Contrato con Dios”
Eleberri grafikoaren erreferentea den Will Eisner-i eta “Contrato con Dios” bere obrari buruzko solasaldia. New York-eko aldirietako auzo bateko eguneroko istorioak agertzen dira obran.
Osteguna, azaroak 18, 18:30-19:30
Carlos Giménez: “Paracuellos”
Carlos Giménez egile grafikoaren eta “Paracuellos” bere obraren inguruko topaketa. Eleberri autobiografikoa da, marrazkilari honen lanik onenetakotzat hartua da, eta Espainiako gerraondoko umezurtzen hezkuntza du hizpide.
Osteguna, abenduak 16, 18:30-19:30
Osamu Tezuka: “Adolf” (v.1)
Osamu Tezuka mangakari eta “Adolf” bere obrari buruzko solasaldia. Izen bera duten hiru pertsonaren istorioa da: Japonian bizi den haur judu bat, erdi japoniarra eta erdi alemana den ume bat eta Alemania naziko liderra. Haietako bakoitzak ikuspuntu bat jorratzen du Bigarren Mundu Gerrako gertakariei buruz.
Asteazkena, urtarrilak 19, 18:30-19:30
Alejandro Jodorowsky eta Moebius: “El Incal”
Komikiaren Nahitaezkoen edizio honetan bi artistak osatutako binomioaren lana jorratu da; Moebius ezizena duen Jean Giraud obraren ilustratzailea eta Alejandro Jodorowsky gidoilaria dira bikoa. Zientzia fikzioko maisulana da “El Incal”, abentura epikoak biltzen dituena.
Asteazkena, otsailak 9, 18:30-19:30
Art Spiegelman: “Maus: relato de un superviviente”
Art Spiegelman oraindik jardunean jarraitzen duen egilea da, eta laurogeiko hamarkadaren hasieran komikiaren munduko erreferente bihurtu zen, bai bere obragatik, eta bai emaztearekin batera sortu zuen Raw aldizkariaren bitartez egindako editore lanagatik; ohiko kanaletan lekurik ez zuten autore alternatiboei argitaratzeko aukera eman zien. 1992an Pulitzer saria irabazi zuen “Maus” lanarekin, eta sari hori irabazi duen komiki bakarra da gaur egun.
Asteazkena, martxoak 2, 18:30-19:30
Kazuo Koike eta Goseki Kojima: “Lobo solitario y su cachorro” (1. lib.)
Komikiaren ezinbesteko figuren edizio honetan, gai nagusia izango da 1970etik 1980ra arteko urteak amaitu bitartean Kazuo Koike gidoilariak eta Goseki Kojima marrazkilariak osatu zuten tandem emankorra eta haiek egindako lehenengo lana: “Otso bakartia eta otsokumea”.
Asteazkena, martxoak 23, 18:30-19:30
Miguel Gallardo: “Maria y yo”
Miguel Gallardo Lleidan jaiotako komikigile espainiar aipagarria da, 1980ko hamarkadako underground mugimenduko funtsezko pertsona, El Vibora aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, eta hor argitaratu zituen bere lanetako batzuk.
Gallardok irudien bitartez alabarekin nola komunikatzen den erakusten du, horiek Mariari nolako laguntza ematen dioten mundua ulertzeko, eta bien artean sortutako unibertso txiki horrek nolako zoriona eskaintzen dien.
Asteazkena, apirilak 6, 18:30-19:30
Alan Moore eta Dave Gibbons: “Watchmen”
Alan Moore gidoilariak eta Dave Gibbons ilustratzaileak osatutako artista-bikoteari eta bion “Watchmen” obra bateratuari eskainiko zaie elkarrizketen edizio hau.
Asteazkena, maiatzak 4, 18:30-19:30
Marjane Satrapi: “Persépolis”
Elkarrizketen edizio honetan, Iraneko Marjane Satrapi artista izango da protagonista, “Persépolis” bere lehen obrarekin. Obra autobiografikoa da. Sharen erregimenaren azken uneetan abiatzen da, eta neskato baten begietatik kontatzen digu zer zaila den estatu teokratiko batean bizitzea.
Asteazkena, maiatzak 25, 18:30-19:30
Jiro Taniguchi: “El caminante”
Elkarrizketen saio hau estilo errealista eta tonu poetikoko mangaka bati eskainia dago: Jiro Taniguchi-ri. “Slice of life” motatako helduaren komikian nabarmendu zen, eta manga Europan zabaltzeko funtsezko egiletzat jo zen, komiki frantsesetik gertu zegoen estiloa zuen-eta.
Asteazkena, ekainak 15, 18:30-19:30
Paco Roca: “La casa”
Elkarrizketen edizio honetako protagonista Francisco Martínez Roca da, Paco Roca izenekoa. Izaera autobiografiko nabarmena duen lan honetan, hiru anai-arreba dira protagonistak, aita hil eta urtebetera familiaren etxera itzuliak, koskortu ziren etxea saltzeko asmoz. Itxura engainagarri xumearekin eta fintasunez beteriko narratibarekin, Paco Rocak modu hunkigarrian hitz egiten digu denboraren igarotzeaz eta agurraren saminaz.
PODCAST - DIÁLOGOS, HISTORIETAS Y BOCADILLOS
“Diálogos, historietas y bocadillos” saioaren hamabigarren kapitulua, komikiaren eta ilustrazioaren ingurukoa.
“Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak” zikloaren barruan kokatzen da.
Atal honetan Alan Moore eta Dave Gibbons dira protagonista “Watchmen”obrarekin.
Atal honetan Marjane Satrapi da protagonista “Persépolis” obrarekin.
Atal honetan Jiro Taniguchi da protagonista “El caminante”obrarekin.
Atal honetan Paco Roca da protagonista “La casa” obrarekin.
“Komikiari buruzko ezinbesteko elkarrizketak” podcast gehiago hemen.