Azkuna Zentroa - Diálogos del cine

ZINEMA-ELKARRIZKETAK. ARGIAK, KAMERA, EKIN!

DATA

2024ko irailak 24 > 2025 ekainak 10

ORDUA

18:30-19:30

ESPAZIOA

TK101 eta TK 201

SARRERA

Dohainik, aurrez izena emanez gero

BBK Mediatekak zinema-zuzendariei buruzko beste topaketa-ziklo bat aktibatu du. Hileroko topaketa hauek ikus-entzunezkoen sorkuntzari eta sorkuntza zinematografikoari –egungoa eta klasikoa– buruzkoak dira, eta, horretan, Zentroko materialak erabiltzen dira.

Topaketa bakoitzean, aukeratutako zuzendarien biografia eta horien sormen-prozesuak jorratzen dira, eta filmen gaien eta egungo testuinguru sozialaren arteko paralelismoak bilatzen dira.

Gainera, saio bakoitzean, tituluei buruzko bibliografia espezifikoa aurkezten da: oinarri dituzten eleberriak eta/edo komikiak eta Mediatekaren ikus-entzunezkoen funtsean dauden soinu-bandetako batzuk.

Partekatu:

PROGRAMA

AURREKO PROGRAMAK