ZINEMATEKA. ALDAKETAREN AHOTSA. EMAKUMEEK ZUZENDUTAKO ZINEMA

Emakumeak kameraren bi aldeetan egon dira zinema arte gisa sortu zenetik. Horietako askok eragin handia izan dute, bai beren teknika berritzaileengatik, bai filmetako gaiengatik, baina ez dira beti ezagutzera eman.

Ikus-entzunezko ekoizpen garaikidea eraldaketa-une interesgarrian dago, bereziki emakumezko zuzendarien gorakadari esker, eta hori industria zinematografikoaren aldaketa progresiboaren isla da. Zinemaldirik garrantzitsuenetako epaimahaiek eta ikusleek goretsita, filmak zuzentzeko beste modu bat dute, portaera sozialetan eragiteko eta betikotu diren eskema eta egitura patriarkalekin hausteko ezinbesteko garrantzia duten istorioekin.

Zinematekako ziklo berri honetan, emakume zinegile horietako batzuen hautaketa bat aurkeztuko dugu. Filmografia hasiberriarekin, beren ahalmen eta talentu guztia erakusten dute, eta, beraz, haien arrastoari jarraitu beharko zaio.

Partekatu:

PROGRAMA
  • “918 GAU” (2021)

Apirilak 27, asteazkena 17:00 eta apirilak 28, osteguna 19:30

2007ko urriaren 4an, Arantza, filmaren zuzendaria, atxilotu eta kartzelara eraman zuten. Oroitzapen batzuk gorde ditu egun haietatik: patiotik emandako buelta amaigabeak, igeriketa-txapelketak, Rasharen kartzela-bidaia… 918 gau espetxean igaro ondoren, Arantza aske geratu zen. Une horretatik aurrera, grabagailu batean erregistratuko ditu bere oroitzapenak eta zalantzak, eta pelikulan zehar zabaltzen doaz memoria zatikatu gisa.

Zuzendaria: Arantza Santesteban. Guidoia: Arantza Santesteban.

 

  • “CAPHARNAÜM” (2018)

Maiatzak 4, asteazkena 17:00 eta maiatzak 5, osteguna 19:30

Zain 12 urteko mutikoak epailearen aurrean deklaratu du. Epaileak galdetu dio: zergatik jarri diezu auzia zure gurasoei? Eta Zainek erantzun dio: niri bizia emateagatik. “Cafarnaúm” filmean, Nadine Labakik Beiruten dauden Siriako migratzaileen pobrezian barneratzen ditu ikusleak, eta haur bati ematen dio ahotsa, zeinak lehen pertsonan kontatzen duen bere istorioa.

Zuzendaria: Nadine Labaki. Guidoia: Nadine Labaki.

Actoreak: Zain Al Rafeea, Yordanos Shiferaw, Boluwatife Treasure Bankole, Kawthar Al Haddad, Fadi Kamel Youssef, Cedra Izam, Alaa Chouchnieh, Nour el Husseini, Elias Khoury, Nadine Labaki.

Zikloko filmak