[PROIEKTUA] ESTIBALIZ SÁDABA MURGUÍA. “RUINAS (CUADERNO DE NOTAS EXPERIMENTAL)”

EPEALDIA

2024-2025

DIZIPLINA

Idazketa esperimentala / Testuak / Soinuak / Performancea

Bere proposamenen bidez, Estibaliz Sádaba Murgiak espazio bat sortu nahi du hausnarketarako eta eztabaidarako, gure testuingurua ikuspegi artistikotik aztertzeko.

Azken urteotan, emakumeen gorputzaren eta bizigunearen arteko erlaziora bideratu du lana, eta ikertu du bi elementu horiek zer eragin-truke duten ingurune publiko eta pribatuetan, genero-ikuspegia bereziki jorratuz.

Babesturen egonaldian, “RUINAS (cuaderno de notas experimental)” proiektua lantzen ari da, hainbat testu, soinu eta performance dituen proiektua. Horretarako, lehen pertsonan idatzitako testu/manifestu poetiko esperimentalen idazketa du abiaburu, ondoren aipatutako baliabide soinudunen, grafikoen eta performatiboen bidez garatu ahal izango direnak. "Testu horiek eta horien ondoriozko produktuek emakumeek etxeko eremuan egin duten lana ikusarazi nahi dute, ondoeza adieraziz (Friedan )", azaldu du Estibaliz Sáedak.

 

Partekatu:

Estíbaliz Zabala - Ruinas

"Lan honen bidez, gorputzaren gramatika hibrido bat garatu nahi dut, ohar-koaderno bat. Horrekin guztiarekin, emakumeen zeregina eta munduan bizitzeko duten modua nola moldatu dituzten aztertu nahi dut, betetzen dugun espazioa guztiz gurea ez balitz bezala", zehaztu du artistak.

Azkuna Zentroaren egonaldi artistikoak eskaintzen dizkion "denborak, espazioak, testuinguruak eta laguntza profesionalak" aukera ematen diote proposamen hau gauzatu eta ikusleekin partekatzeko. "Proiektu honetan gehien motibatzen nauen gauzetako bat da hala prozesua nola azken emaitza interesgarriak izan daitezkeela publiko orokorrarentzat eta publiko zehatzago batzuentzat, alegia, artearen, literatura-ikasketen eta ikasketa feministen edo genero-ikasketen esparrukoentzat", adierazi du.

ERLAZIONATUTAKO INFORMAZIOA

Fundación Banco Sabadellek Babestu. Sorkuntzan Laguntzeko Programa babesten du, artea eta kultura sustatzeko eta hedatzeko duen programaren barruan.

logo-Sabadell