OPEN CALL CONVOCATORIAS AZ:

BABESTU. SORKUNTZAN LAGUNTZEKO PROGRAMA

EGUNGO DEIALDIA

2023-2024

2020an, Azkuna Zentroak Babestu programaren lehen deialdia egin zuen, sorkuntza garaikideari laguntzeko ezohiko programa gisa, Covid-19aren krisiak eragindako salbuespenezko egoerari erantzuteko. 2021ean, beharrezkotzat jo da sorkuntza artistikoa bultzatzen jarraitzea, eratze-prozesu horiek indartzea eta pertsonei beren proiektuak garatzen lagun egitea.

Sorkuntza eta kultura garaikidearen laguntza eta hedapena sustatzen saiatzea da helburua, esperientziak, ideiak eta ikuspegiak trukatzea sustatuz, eta hurbileko sorkuntza-sarea dimentsio pluridiziplinarrean eta zeharkakoan bultzatuz.

IRAKURRI GEHIAGO

Partekatu:

2024-2025 deialdia

Babestu. Sorkuntza Garaikideari Laguntza Programaren laugarren edizio honetan aukeratu dituzten proiektuak hurrengoak dira:  Estíbaliz Sádaba, Inés García, Ivonne Villamil eta Beatriz Sánchez. Hautatutako lau proiektuak, oro har, Azkuna Zentroaren programazio-ildoei lotuta daude, hala nola arte bisualak, arte biziak, literatura, zinema eta ikus-entzunezkoak. Antzerkiaren, performatiboaren, grafikoaren eta eskultura-instalazioaren arteko elkargunean kokatzen diren proposamenak; irudia, gorputza eta ahotsa; artxiboa, artist moving image eta bideo-entsegua; zinema, bideoartea eta new media.

Artista

Proiektua

Estibaliz Sádaba Murguía

RUINAS (cuaderno de notas experimental)

Inés García

El tacto del contacto

Ivonne Villamil

Meteoro

Beatriz Sánchez

Fórmulas de Cinética Doméstica [3]

2023-2024 deialdia

Babestu. Sorkuntza Garaikideari Laguntza Programaren laugarren edizio honetan aukeratu dituzten proiektuak hurrengoak dira: Jon Gerediaga, Abel Jaramillo, Gala Knörr, Lorea Burge eta Ane Berganza. Aukeratutako proiektuak ikus-entzunezko arteekin, zuzeneko arteekin, zinemarekin eta literaturarekin lotuta daude. Hezkuntzaren eta bitartekaritzaren arloekin zerikusia dute ere, programazioa eta moda, diseinua eta arkitektura zeharkatzen dituzten ildoekin zubiak eraikitzen Zentroan dauden beste sailekin lotzeko.

PROIEKTUAK

Artista

Proiektua

Jon Gerediaga

Poiesis Logos Poetikoaren Agerraldi Batzuk

Abel Jaramillo

Ninguna noche en llamas

Gala Knörr

Closer

Lorea Burge

Sonic Fielding

Ane Berganza

que se basta a sí mismo

AURREKO DEIALDIAK

Deialdia

Fundación Banco Sabadellek Babestu. Sorkuntzan Laguntzeko Programa babesten du, artea eta kultura sustatzeko eta hedatzeko duen programaren barruan.

logo-Sabadell